Ikastetxea hautatzeko unea iritsi da

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 1a, 14:23

D ereduan ari diren ikasleak. Arg:youtube

Irailean 6.200 ikasle berrik ekinen diote ikasturte berriari. 3 urteko haurren gurasoek gaurtik eta heldu den asteazkena arte izanen dute epea aurrematrikulatzeko ikastetxeetan. 

Lehen aldiz ikastetxe batean izen eman beharko dute gurasoek, eta horretarako, hezkuntza publikoaren aldeko hautua egin dezaten gomendatu du Nafarroako Gobernuak,  ‘Aukeratu publikoa, guztiona’ goiburuarekin. 3 urteko neska-mutikoen aurretiko izen-ematean 6 ikastetxe hautatzeko aukera izango dute guraso edo tutoreek. Izan ere, aurten lehenengoz, era telematikoa erabiliko da lehenengo matrikulazioa egiten dutenen artean. Hezkuntza departamentuak 25 ikasle gelako ratioa ezarri zuen sare publikoan orain dela bi ikasturte, orain, neurri bera ezarri da baita itunpeko ikastetxeen kasuan ere. 

Gertueneko distantziara dagoen ikastetxea hautatzeagatik 0,5 puntu lortzeko bi aukera baliatu ahal izango dituzte guraso edo tutoreek: eskatzailearen bizitokitik ikastetxerako distantzia, batetik, edo eskatzailearen lantokiko distantzia, bestetik.  6.000 familietan dago 3 urteko haurren bat, beraz, eurei zuzendutako kanpaina da.

D ereduaren onurak

Hezkuntza publikoa eta euskaraz. Horixe da Sortzen Elkarteak aukeratuko lukeena. D eredua delako aniztasunari eta gertutasunari begira dagoena. Egunon! Kanpaina jarri dute martxan.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere aldetik, mezua, ikastolak direlakoan hezkuntza eraldatzen dutenak, eredu propioa dutenak, eraldatzailea eta herritarra dena. 

Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak, Nizek, D ereduaren aldeko hautua egiteko deia luzatu du. Eredugarria dela gogorarazi dute. Seme-alabak aniztasuna errespetatzen duen eredu batera eramatera dei egin du Mikel Larrazak. Euskara euskal kulturaren oinarrizko ikur izanik, beste kulturak ere errespetatu eta barneratzen dituenera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!