782.502 erabiltzaile izan ditu Civivox sareak 2017an, 2015ean baino %14 gehiago

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 1a, 12:04

353.340 lagunek utzitako espazioak erabili zituzten iaz eta gainontzeko 429.162ak antolatutako ekitaldietara eta ekimenetarako joan ziren. Hemendik aurrera 22:00etan itxiko dituzte zentroak.

Civivoxen erabilerak aparraren gisan egin du gora, "norabide aldaketaren ondorioz", Maider Beloki kultura zinegotziaren hitzetan: 2017an, 782.502 lagun joan ziren -353.340 pertsonek utzitako espazioak erabili zituzten eta gainontzeko 429.162ak antolatutako ekitaldietara eta ekimenetara bertaratu  ziren-, 2015eko datuekin alderatuz, beraz, %14 gehiago erabili dira Civivox sareko zazpi zentroak. Horregatik, berrikuntzak aurkeztu dituzte: kudeaketa hobea bilatuko dute, Civivox zentroek gaueko 22:00etan itxiko dituzte -orain 21:00etan ixten baitituzte-, programazio lau hiruhilekotan antolatuko dute eta auzoetako "elkarte sareekin" harremanena eginen dute lan.

Orduei dagokienez ere, orain hiru urte baino %45 ordu gehiago erabili dira, utzitako espazioei esker, guztira 39.090 ordu; eta 2016an baino %36an gehiago. Hala, zentroen geletako utziera ere handitu da: ikasturte guztirako lagapenak %9an; tartean-tartekoak, %24an. 

Arrakastaren zergatiak nabarmendu ditu Belokik: bat, "era guztietako ekimen soziokulturaletara ireki izana"; bi, "aniztasuna eta oreka" egotea egitarauan; eta hiru, "auzoko elkarte eta kolektiboekin kolaboratu izana".

Erakusketak, arrakastatsuenak

Erakusketetara joaten da jende gehien, 168.426; ikastaroak daude bigarren tokian, 147.720rekin; espektakuloak hirugarrenean, 46.348rekin eta zerrendan, azaltzen dira gero, hurrenez hurren, Iturramako bainuetxea, irakurketa gelak, ordenagailuen erabilepn librea, zinema, hitzaldiak, bisita gidatuak, ateraldiak eta lehiaketak. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!