Iker Aramendia (Esa+Ez): "Segurtasuna aitzakiatzat jarrita Esa urtegian handitze lanetan segitzen dute"

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 1a, 12:02

>2015ean desjabetutako etxebizitzak bota eginen dituzte azkenik, Esa urtegiaren handitzeak sortu duen egoerarako beharrezkoa dutelako lur-eremu hori erabiltzea. 
>6,4 milioi euro gehiago bideratuko ditu Espainiak "segurtasuna" ziurtatzeko eta eskuin hegaleko mugimenduak "estabilizatzeko". 

Asteburuan jakin genuen Espainiako Gobernuak 6'4 milioi euro gehiago bideratuko dituela Esako urtegiaren eskuin hegalaren segurtasuna ziurtatzeko. Nekazaritza, Arrantza, Elikagai eta Ingurumen Ministerioak lizitatu du 6,4 milioi eurotan lan hori. Eta, segurtasun hori ziurtatzeko, besteak beste aurreikusi dutena da, 2015ean Lasaitasuna eta Mirador izeneko Urbanizazioetako etxebizitzak hutsarazi zituzten horiek botatzea, eraistea. Lur eremu hori beharko dute "segurtasuna ziurtatzeko ezpondak ezartzeko".

Hamabi hilabeteetarako lanak aurreikusi dituzte Espainiako Buletin Ofizialean argitaratutakoaren arabera. Eskuin hegal hori indartzeko, etxebizitzak eraiki zituzten eremuak baliatuko dituzte eta horretarako etxeak bota beharko dituzte. Beste lanen artean, lurzorua hondeatuko dute, ezponda berriak jarriko dituzte eta inguru horretan sortzen den begetazioarekin ere lanketa eginen dute higadura ekiditeko. 

Segurtasunaren aitzakian

Esa gehiagorik ez plataforma sortu zen urtegia handitzeko "lehen mehatxuak" iritsi zirelarik. Urteotan, Esa urtegia handitzeak sortzen zuen segurtasun eza salatu dute, eta kritikatu dute "gutxi batzuen onurak askoren kezka, beldurra eta ziurgabetasuna" handitu dituela. Urtegiaren inguruko herriak mobilizatu dira urteotan. Protestak egin dituzte eta egoera behin baino gehiagotan salatu dituzte. Oraingo honetan ere, iragarpen honekin kanpaina jarriko dutela martxan adierazi du plataformako kide Iker Aramendiak. Entzun elkarrizketa:

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!