Francesc Fernández Planasek irabazi du 'Iruña fokatuz' argazki-lehiaketa

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 28a, 10:05
Argazkia: Enfoca lehiaketako eta egutegiko argazkien aurtengo irabazleak.

Halaber, 2018ko udal-egutegia irudiztatzen duten hamabi argazkiak aurkeztu dira, lehiaketara aurkeztu ziren 282 irudien artean hautatuak.

Francesc Fernández Planasen kamerak harrapatutako denbora singularra da Iruña fokatuz argazki-lehiaketako irabazlea. Buztintxuritik eraikin Singularrari egindako argazki bat da, irudi "biribila" epaimahaikideen arabera, 2017ko urtarrilean egina. Iruñeko Udalak gaur eguerdian banatu du saria, 800 eurokoa, baita lehiaketako beste lau sariak ere. Halaber, 2018ko udal-egutegia irudiztatzen duten hamabi argazkiak aurkeztu dira, lehiaketara aurkeztu ziren 282 irudien artean hautatuak.

Sari-banaketako ekitaldian izan dira Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Manuel Millera eta Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabal.

Iruña fokatuz lehiaketako bigarren saria, 500 eurokoa, Marta Salas Arrarásek irabazi du, 2016ko neguan argi kontra eta sepian egindako Gaztelugibeleko lainoaren argazki batekin. Hirugarren saria, 400 eurokoa, Antonio Lana Salinasentzat izan da, Iruñeko Dantzariak argazkiarengatik, non Kondestablearen jauregian joan den ekainean egin zen dantzarien erakusketaren zati bat irudikatzen baita. Argazki hau, gainera, udal-egutegia irudiztatzeko hautatutako argazkietako bat da, zehazki, urtarrilekoa.

Lehiaketako aipamen berezia Joseba Aldaz Zaragüetarentzat da, Entzierroa, beste kalea argazkiarengatik, non entzierroaren monumentuaren irudi bat agertzen den, zezen plazatik zoom-arekin eginda, elementu guztiak plano berean jarri nahian. Irudi hori ere udal-egutegirako hautatu da, uztailekoa izango da.

Eta kokapen eta azpiegitura berrien eta hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako 500 euroko saria Andrea Silanes Valenciak eta Javier Vergara Lacueyk egindako argazki batentzat izan da. Irudian José Manuel Baena Martín kaleko 2an paratutako eraikinaren fatxada agertzen da, fatxada erdia itzaletan eta beste erdia oraindik eguzkiaren berotasuna mantentzen duen unean.

Epaimahai teknikoak, irudien kalitatea eta aniztasuna aintzat hartuta, irudi finalistak aipatzea ere erabaki du, saritutako argazki eta proposamen pertsonalen aniztasuna osatzen dute eta. Roberto Vidaurre Lorenzo, Santiago Bañón Irujo, eta Andrea Silanes Valencia eta Javier Vergara Lacuey argazkilarien lanak dira finalistak.

Iruña fokatuz lehiaketaren 21. edizio honetan 111 argazkilarik parte hartu dute, guztira 282 argazki aurkeztu direlarik, non hiriari buruz duten ikuspegi pertsonala jasotzen baita. Epaimahaiak aurkeztutako irudien aniztasuna nabarmendu du, askotariko estiloak, exekuzio teknikoa, behatzeko gaitasuna eta begirada partikularra, irudien akabera, inpresioaren kalitatea eta azken aurkezpena.

Argazkiok Iruñeko historia-, arte-, kultura- eta gizarte-ondareari loturiko irudiak jasotzen dituzte, argazki berriak, egunerokoak, norberarenak, ezohikoak, oharkabean pasatzen direnak zenbait kasutan eta errepikatzen direnak beste batzuetan.

Egutegiko argazkiak

2017ko edizio honetan, lehiaketako epaimahaiak gainera 2018ko udal-egutegia irudiztatuko duten argazkiak aukeratu ditu. 12 lagunek egindako argazkiak dira, eta bakoitzak 150 euroko saria jasoko du.

Urtarrilean, lehen esan bezala, Antonio Lana Salinasek Iruñeko Dantzariak erakusketan egindako argazkia agertuko da. Otsailerako, Mendillorriko argazki bat aukeratu da, Fernando Ansók egina. Martxoan udaberria iragartzeko Don Hilarionendako loreak argazkia dugu, José Luis Sanagérico Berisak egina, Taconerako lorategietan.

Apirilean, Santiago Bañón Irujok Blas de la Serna eta Ultzama errekaren kaleetan egindako argazki bat dago. Milagrosako Hegoalde Ikastolako atzealdeko frontoiak daramatza egutegira maiatzak, Francisco Barragán Larretaren argazki batekin.

Orkoien kaletik Iratxeko Monasterioaren kalera igotzen diren eskaileren argazki batek irudiztatuko du ekaina. Duela gutxi margotu da txoko hori, hainbat musika-motiborekin, auzotarrek auzoa hobetzeko egindako ekimenari esker, eta Íñigo Aranguren Osinagaren kamerak islatu du.

Uztailean, esan bezala, entzierroaren monumentuaren argazkia egongo da, Joseba Aldaz Zaragüetarena. Abuztuan, Ane Arozena Bengoetxeak egindako Zaldi Zuriko irudi bat, eta irailean, autobus-geltokiko nasara heltzen ari den emakume baten irudia egongo da, Rubén Larramendi Soriak egina.

Alfonso C. Senosiáin Garcíak egin du urriko argazkia: hutsune bat duen harri baten argazkia, Yamaguchi parkean eroritako udazkeneko hostoekin. Daniel Andión Espinalek Bideko Ama Birjina Ospitalea eta Nafarroako Ospitalegunea lotzen dituen lurrazpiko korridore luzea erretratatu du, azaroa irudiztatzeko.

Pedro Pileño Malvarren argazki batekin itxiko da urtea, 2018ko abenduan. Bertan Magdalenako zubia zeharkatzen duen ziklista bat ikus daiteke, lainopean, eguna urratzen hastean.

Udal-egutegia bihar eta ostiralean banatuko da, abenduaren 28an eta 29an. Guztira 16.500 ale banatuko dira, eta auzo guztietan hartu ahalko dira. Zehazki, toki hauetan hartzen ahalko da abenduaren 28an (osteguna) 17:00etatik 20:00etara, eta 29an (ostirala), 10:00etatik 13:00etara: Iturramako Civivoxa, Kondestable Civivoxa, Mendillorriko Civivoxa, Juslarrocha Civivoxa, Milagrosako Civivoxa, Zabalguneko Civivoxa, Sanduzelaiko Civivoxa, Txantreako liburutegia eta Udaletxea (Santiago plazatik sartuta). Udaletxean goizez bakarrik banatuko dira, eta Txantreako liburutegian, arratsaldez soilik.

Erakusketa

Argazki irabazleak, finalistak eta egutegiko irudiak Kondestablearen jauregiko patioan eta ezkaratzean egongo den erakusketan ikusi ahalko dira. Halaber, lehiaketara aurkeztu eta hautatuak izan diren 110 argazki egongo dira ikusgai. Erakusketa osatzen duten 130 argazkiak gaika bildu dira, epaimahaiak argazkiak identifikatu eta parte-hartzaileek haiek egiterakoan izan dituzten asmoak aztertu nahi izan baititu, eta, aldi berean, erakusketa ikusteko ibilbide bat proposatu ere.

Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Villar López Vallés, Cristina Núñez Baquedano, Adolfo Lacunza eta José Luis Pujol Equísoain argazkilariak, udal-agiritegiko zuzendari Ana Hueso, herritarren partaidetzako teknikari Estíbaliz López Mariñelarena, eta Civivoxetako koordinatzaile Idoia Monje.

Iruña fokatuz 2017. Irabazleak

  • Lehen saria (800 euro)

Egilea: Francesc Fernández Planas

Argazkia: Denbora singularra. Buztintxuritik eraikin Singularrari egindako argazkia, 2017ko urtarrilean.

  • Bigarren saria (500 euro)

Egilea: Marta Salas Arrarás

Argazkia: Lainoa Gaztelugibelen, 2016ko neguan.

  • Hirugarren saria (400 euro)

Egilea: Antonio Lana Salinas

Argazkia: Iruñeko Dantzariak. Iruñeko Dantzariak 1951-1953 erakusketara egindako bisitaldian hartutako argazkia, Kondestablen. Eskaileretatik igotzean ikusi zuen dantzari baten irudiak justu leihoaren markoarekin bat egiten zuela. Argazkia 2017ko ekainaren 29an egin zen.

  • Kokapen eta azpiegitura berrien eta hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako saria (500 euro)

Egilea: Andrea Silanes Valencia eta Javier Vergara Lacuey

Argazkia: Erdibana. José Manuel Baena Martín kaleko 2an paratutako eraikinaren fatxadaren argazkia. 2015eko azaroan egina, fatxada erdia itzaletan dago eta beste erdian oraindik eguzkiaren berotasuna mantentzen da.

  • Epaimahai teknikoaren aipamena

Egilea: Joseba Aldaz Zaragüeta

Argazkia: Entzierroa, beste kalea. Entzierroaren monumentuaren argazki bat da, zezen plazatik hartuta. Argazkia zoom-arekin egin da, eta egilearen hitzetan, “elementu guztiak plano berean jartzearen efektua lortuta”.

2018ko udal-egutegiaren argazkien egileak

  • Urtarrila: Antonio Lana Salinas. Iruñeko Dantzariak 1951-1953 erakusketako argazkia, 2017ko ekainean.
  • Otsaila: Fernando Ansó. Mendillorriko argazkia, 2016ko azaroan.
  • Martxoa: José Luis Sanagérico Berisa. Don Hilarionendako loreak argazkia, Taconerako lorategietan. Hilarión Eslavaren monumentua.
  • Apirila: Santiago Bañón Irujo. Zuhaitza, fatxada eta ibiltaria, Blas de la Serna eta Ultzama errekaren kaleetan.
  • Maiatza: Francisco Barragán Larreta. Milagrosako Hegoalde Ikastolako atzealdeko frontoien argazkia.
  • Ekaina: Iñigo Aranguren Osinaga. Orkoien kaletik Iratxeko Monasterioaren kalera igotzen diren eskaileren argazkia, duela gutxi margotua, hainbat musika-motiborekin, auzotarrek auzoa hobetzeko egindako ekimenari esker.
  • Uztaila: Joseba Aldaz Zaragüeta. Entzierroaren monumentuaren argazkia, zezen plazako ate nagusitik hartuta.
  • Abuztua: Ane Arozena Bengoetxea. Zaldi Zuriko argazkia.
  • Iraila: Rubén Larramendi Soria. Autobus-geltokiko nasara heltzen ari den emakume baten argazkia.
  • Urria: Alfonso C. Senosiáin García. Hutsune bat duen harri baten argazkia, Yamaguchi parkean eroritako udazkeneko hostoekin.
  • Azaroa: Daniel Andión Espinal. Ia ezezaguna den toki baten argazkia. Bideko Ama Birjina Ospitalea eta Nafarroako Ospitalegunea lotzen dituen lurrazpiko korridore luzea. Egilearen hitzetan, “arteria bat, zeinean gaixoak zein osasun-langileak dabiltzan”.
  • Abendua: Pedro Pileño Malvar. Magdalenako zubia zeharkatzen duen ziklista baten argazkia, lainopean, eguna urratzen hastean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!