"Iruñea erraz zeharkatu daiteke oinez zein bizikletaz, argiztapen egokia du, segurtasun sentsazioa ematen du, aire libreko gimnasioak dauzka, eta gero eta arkitektura muga gutxiago, maldak jarri baitira eraiki askoren sarreran, baita igogailuak eta eskailera elektrikoak ere". Iruñea, adineko jendearekiko hiri atsegina izeneko txostenean argitaratutako ondorioak dira, toki ona da hiria edadetuentzat.
Lan taldeak egin dituzte eta hainbat esparru aztertu: hala nola, garraioa, etxebizitza, komunikazioa, lana, parte hartzea eta arkitektura.
Alderdi txarrak ere agerian
Iruñeak "arkitektura mugak" dauzka -txostenak berak gutxitu direla azpimarratzen badu ere-, eta horrez gainera, "auzoen arteko aldeak", gainera komun publiko askok ez dituzte irisgarritasun neurriak betetzen, eskailerak baitituzte, eta espaloi asko "oso estuak" dira.
Era berean, bakarrik bizi diren pertsonentzako etxebizitzak eta eguneko zentroak falta direla deritzote, eta, gaizki egonez gero, etxebizitza aldatzeko aukerarik ez dagoela.