Lacallek milaka eta milaka negatibo ditu etxean. Txalaparta argitaletxeko editore Mikel Sotok liburuaren aurkezpenean azaldu zuenez, “arazoa ez da izan zein argazki sartu aukeratzea, baizik eta zein argazki utzi bazterrean erabakitzea”.
Zailtasun horiekin osatu dute Memorias de Lacalle liburu ikusgarria.
Nafarroako hainbat eta hainbat borroka sozialen lekuko eta lagun ezinbesteko izan da Lacalle, sare sozialik gabeko, sakelako mugimendurik gabeko, bestelako lekukorik gabeko garai zailetan. Behin baino gehiagotan pairatu zituen poliziaren erasoak. Eta profesionalki ez zuen jaso merezi zuen ordaina.
Luze eta zabal mintzatu gara berarekin, Metropoli Forala saioan. Lacallek ez ezik bere lankide ohi Martxelo Diazek eta Edurne Elizondok parte hartu dute solasaldian, telefonoz.