Nafar Ogasunaren egoera hobea dela dio Kontuen Ganberak

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 17a, 13:20

Gobernuak, 3.967 milioi euro gastatu zituen iaz. Osasunbideak hartzen du inbertsioaren laurdena, Hezkuntzak %15, hitzarmen ekonomikoagatik Estatuari egindako ekarpena gastuen %14 da eta zorrari aurre egiteko diru-saila %13, gizarte zerbitzuenak %7 izan dira. 

2016ko txostena egin berri du Kontuen Ganberak. Gobernuaren kontuak ez ezik, elkarte eta fundazio publikoenak, Parlamentuarenak eta haren menpeko erakundeenak ere aztertu ditu.

Gobernuak, 3.967 milioi euro gastatu zituen iaz. Osasunbideak hartzen du inbertsioaren laurdena, Hezkuntzak %15, hitzarmen ekonomikoagatik Estatuari egindako ekarpena gastuen %14 da eta zorrari aurre egiteko diru-saila %13, gizarte zerbitzuenak %7 izan dira. Txostenak, era berean erreferentzia egin dio Espainiarekin Nafarroak duen hitzarmen ekonomikoari: oraindik itxi gabe dago 2015-2019 bosturteko ekarpenak finkatzeko negoziazioa. Eta, hori ahalik eta azkarren ixteko gomendioa egiten du, baina baita nabarmendu ere, negoziazioak etekina ekarriko diola Nafarroari, azken urteotan behar baino gehiago ordaindu diolako Espainiari.

Zenbatekoa da Nafarroak duen zorra? 3.058 milioi eurokoa da, gehiena, 2,700 milioi euro epe luzean ordaintzekoa. Eta nabarmendu duena Kontuen Ganberak, zorra azken urtean %5 hazi dela. Aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko finkatu diren adierazle guztiak betetzen dituela ere azpimarratu du Foru administrazioak. Eta hain zuzen ere, adierazle gehienek hobera egin dutela ere badio txostenak: hori bai, ohiko gastu eta diru-sarreren desoreka dagoela dio, eta horrek eragin duela zorraren hazkundea. Hori ekiditeko, gomendioa da, gastu eta diru-sarreran azterketa sakona egitea.

Administrazioak langileen behin-behinekotasunari aurre egin behar dio

Administrazioan lanean ari diren funtzionarioez ere, oharra. 5.000 lanpostu bete gabe daudela ondorioztatu du. Izan ere, Osasunbidean, Hezkuntzan edo Oinarrizko Administrazioan, Administrazio Nukleoan bete gabeko lanpostuak daude. Behin behinekotasuna handia da administrazioan, eta hortaz, Kontuen Ganberak uste du ahalegin handiagoa egin beharko lukeela Gobernuak hori murrizteko.

Sozietate publikoen egoeraren inguruan, azkenik, txostenak dio 21 milioi euroko zorra dutela, emaitza orokorra negatiboa dela alegia. 17 dira enpresa publikoak eta 1.115 langile aritzen dira. 887 milioi euroko ondare garbia dute eta 132 milioi euroko zorra. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!