Maria Solana:"D eredua ez da inposatzen eta ingelesa ikastea ez da galarazten"

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 2a, 10:47

>"Ingelesa Ikasteko Programarekin edo gabe, Nafarroan ikasle guztiek dute ingelesa ikasteko aukera", berretsi du Solanak.

>"Erriberan ez da D eredua inposatu, eskaini baino ez da egin: nahi izan duenak aukera izan du euskaraz hezteko baita Nafarroako hegoaldean ere".

Alderdi popularrak uste du manipulatzen ari direla PAI programa horrek ematen dituen emaitzak. Ingelesa ez dute ikastetxeetan zabaldu nahi eta datuak faltsutu egiten dituztela. Eta gaineratu du Hezkuntza Departamentuan ez direla halako programak bultzatzearen aldeko, baina bai D eredua zabaltzeko "inposizioaren" bidetik. 

Maria Solanak, kontseilariak,  argitu dio kezka. Hasteko, azken ebaluazioaren datuak berretsi ditu. Iazko ikasturtean PAI programa horretan ari ziren ikasleen artean egin zen ebaluazioa, jakiteko, ingelesa zenbateraino ikasi edo barneratzen zuten. Baina, ez zuten inolako konparaziorik egin PAI programa hori ez duten ikasleekin, baizik, euren artean maila zenbatekoa zen jakiteko egindako ebaluazioa izan zen, ikastetxeek tresna gisara erabili dezaten zer eta nola hobetu aztertu ahal izateko. Eta datuek diote, aurreko urteekin mantendu egin dela ingelesa maila ikasle horien artean.

Ikasle guztiek ikasten dute ingelesa

Ingelesa Ikasteko Programarekin edo gabe, Nafarroan ikasle guztiek dute ingelesa ikasteko aukera. Hori ere argi utzi nahi izan du Solanak.

PAI programa hori zabaltzearen aurka ez daudela esan du, baizik, programa hori eskaini eta nahi duenak euren ikastetxeetan txertatzeko aukera izan dezan, ari dira. PAI zabaltzea ez dira galarazten ari, eta modu berean D eredua ez dira inposatzen ari. Biak daude nahi duenaren aukeran.

Ingelesa Ikasteko Programa aurreko legealdietan nola inposatu duten ere aztertu du Solanak. Eta datuetara jo du berriz ere. 2005ean hasi zen programa hori Nafarroako ikastetxeetan ezartzen. 6 izan ziren lehenak. Gero urtetik urtera ikastetxe gehiago batu ziren, bi hurrengo ikasturtean, beste bi, bost, bost, bat… baina 2011n presa sartu zitzaien eta urte hartan 8 izan ziren, 2014an 20 eta 2015ean 31. Adituen eta teknikoen dimisioa blokean eragin zuen. Zergatik? planifikazio eta bermerik gabe ezarri zelako: 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!