Lizoainen bizi da Felicia Itoiz. Azken hogeita hamasei urteak artzapezpikuarena den etxebizitza batean bizi izan da. Hilero hilero noski, zegokion alokairua ordainduta. 80 urte ditu Itoizek. Etxetik bota nahi du artzapezpikuak orain. Eta arrazoien artean, eraikinak dituen itoginak, pitzadurak eta bestelako akatsak. Etxerik gabe utzi nahi dute. Artzapezpikutzak, horretarako, eraikina immatrikulatu eta etxetik botatzeko prozesu judiziala abiatu zuen. Azkenik sarraila aldatzera bidali duten langileak ez du lan hori egin nahi izan. Une horretan jakinarazi diote etxe kaleratze baten aurrean zela, eta lan hori egiteko prest ez zegoela jakinarazi du. Bertan behera gelditu da oraingoz desjabetza.
Nafarroako Ondarearen aldeko Plataformak antolatu du gaur goizen hainbat herritarrek egin duten protesta, eta Etxe Kaleratzeen Aurkako Plataformako kideak ere hurbildu dira.
Elizaren desjabetzak Nafarroan
1998 eta 2007 artean, Nafarroako 1.087 ondasun jarri ditu elizak bere izenean, hala salatua du Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak. Beste alde batetik, Estrasburgoko auzitegiak 600.000 euroko isuna ezarri diola Espainiako Gobernuari, ondasun publikoak elizaren esku geratzea eragotzi ez izanagatik.
Argazkiak: ahotsa.info