Astearte arratsaldean Errigorak Iruñeko Zentral Kafe Antzokian burutu zuen aurkezpen saioan dozenaka lagun bildu ziren: AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzeneko ordezkariak, hainbat eragile sindikal eta social, Errigora ekimenean parte diren ekoizleak eta bolondres lanetan ari diren hainbat auzolangile.
Bertan orain arte Errigorak emandakoaren inguruko ikuspegi eta esperientzia ezberdinak mahaigaineratzeaz aparte, aurrera begirako erronkataz ere hitzegin zuten. Ekimeneko bultzatzaileek azaldu dutenez: “Errigorak honaino iristeko igaro behar izan dituen zubi guzti horietaz, eta aurrerantzean eraiki beharreko berrietaz. Horixe izango dugu ikasturte honetan azpimarra nagusia: ZUBIGINTZA.”
Ikastolen Elkartearen izenean Koldo Tellitu, Iturri Kontserba enpresako Angel Iturri, Errigorako bolondres sareko parte den Erruki Ezkurra, Tuterako Argia ikastolako Argiñe Korta, Erriberako Aek-ko Alizia Iribarren, CEPAEN-eko ordezkari eta Lezaun upategiko Edorta Lezaun eta Errigorako koordinatzaile diren Ibai Sueskun eta Peru Aranburu, besteak beste, mintzatu ziren saio honetan.
Errigoraren orain arteko ibilbideari errepasoa egiteaz gain, urriaren 26-an hasi eta azaroaren 14-ean bukatuko den “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina eta herrilana hartu zuten hizpide. Iaz 14.000 saski banatu zituzten eta 175.000 euro bideratu zuten Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzara.
Zentraleko bilkuran zubigintzaren inguruko bideoa aurkeztu zuten.