Azoka sozial, jasangarri eta solidarioa, asteburuan

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 29a, 07:56

REASek jardunaldiak eta azoka antolatu ditu astebururako. Modu arduratsuan elikagaiak eta zerbitzuak kontsumitu daitezkeela erakutsi nahi dute.

Ekitaldi hau, ekonomia solidarioa eta kontsumo arduradunaren alde egiten ari duten enpresen eta entitateen espazio erreferentzial gisa itxuratzen da. Azoka, MERKATU SOZIALAREN eratzearen adierazpen garrantzitsuenetarikoa izango da, ekitaldi honetan bere konfigurazioa eta garapena aurkeztu, azaldu eta zehaztu nahi baita.

Azoka ehonen helburua ekonomia solidarioa indartzea eta ikustaraztea da, hazten ari den errealitate sozioekonomiko honek bere jarduteen bitartez erantzun errealak helarazi ditu sektore ezberdinei buruz, hala nola, produkzioaren sektorean, zerbitzuetan, komertzializazioan, kontsumoan edo sektore finantzieroan, beti ere, errealitate integralean, ekonomikoan, sozialean eta ingurugiroan beren bideragarritasuna oinarritzen duten eredu enpresarial eta proiektu sozialen bidez. Azokarekin Merkatu Soziala herritarrei hurbildu nahi diegu eta barne-lankidetza eta kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu pertsona eta organizazio produktore eta pertsona kontsumitzaileen artean.

Azokak, merkatu sozialean parte hartzen duten ekonomia solidarioko organizazio eta enpresa ezberdineko stand informatiboekin, produktu salmentarekin eta zerbitzu ezberdinekin kontatuko du: finantza etikoak, garraio jasangarria, bidezko merkataritza, energia-iturri berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, posta, turismo arduratsua, lan-gizarteratzea, beste batzuen artean. Baita ere, aurkezpenekin, erakusketekin eta jarduera kulturalekin kontatuko du azokak.

Azokari lotuta, Ekonomia Solidarioari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko dira, Iruñeko udalak finantziatutakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!