Alde Zaharra "atseginagoa" da atzotik

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 5a, 07:57

Oinezkoek, bizikleta gainean doazenek eta garraio publikoa erabiltzen dutenek izanen dute lehentasuna. 15.000 auto pribatu gutxiago ibiliko dira Iruñean barna. 

Mugikortasun jasangarria, bizikidetza-eremuak, korridore berdeak, zirkulazioa arrazionalizatzea, herritarrendako hiri-espazioak eta pertsonei lehentasuna ematea. Horra Iruñeko Erdialdea atseginago egiteko proiektuarenoinarri diren kontzeptuetako batzuk.

Hiri-espazioaren kalitatea hobetzea da helburu nagusia, etorkizuneko Iruña eraikitzeko oinarri gisa. Hiri dinamikoa, jasangarria, bizia, berdea, arrazionala, funtzionala eta begirunezkoa, non protagonista izanen baitira bertan bizi diren pertsonak eta hiria bisitatzen dutenak.

Harro egoteko moduko hiri bat, nazioartean erreferentea den hiri bat, iraganaren erreferentzia galdu gabe etorkizunari begiratzen dion hiri bat, hiri atseginagoa, lasaiagoa, isilagoa, non herritar guztiak garen protagonista. Eta hori lortzeko, zer hoberik hiriaren bihotza biziberritzen hastea baino?

Autoz sartzeko aukera izanen dute askok

Garaje-tokien jabeak - Aparkaleku pribatuen titularrak - Aparkaleku publikoen titularrak - Obra, etxe-aldaketa eta etxez etxeko konponketa-lanetako langileak - Larrialdietarako ibilgailuak - Autotaxiak - Bidaiarien ohiko garraio publikoa - Administrazio publikoaren ibilgailu ofizialak - Iruñeko Udaleko zerbitzuen emakida duten enpresak - Ostalaritza-establezimenduak - Premiazko zerbitzu teknikoak - Etxez etxeko janari-banaketako langileak - Ekitaldi-ospakizunak - Guardiako farmaziak.

Garraio publikoa hirigunetik gertuago

Hirigunea aldatzen ari da, Iruñerriko herritarren mugikortasun behar berrietara egokitzeko. Hori dela-eta, irailaren 4tik aurrera, hiri garraioko zerbitzuan hobekuntzak egingo dira, gure hiria leku atsegin eta iraunkorragoa izan dadin laguntzeko.

Zabalguneko eremuetan, Merindadeen plazan eta Zaragozako etorbidean zehar igarotzen diren lineek hirigunera gehiago hurbilduko gaituzte.

Zizur Nagusirako eta Erripagañarako zerbitzuak handituko dira, eta Lezkairuko Zalduari zerbitzua emango dion linea berria sortuko da.

Lineen araberako informazio zehatzagoa autobusetan, markesinetan eta webgunean www.infotuc.es.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!