Nafaroako Gobernua, CEN, CCOO eta UGT daude Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan, LABen eta ELAren kritika artean, izan ere, organo hori legitimoa ez dela uste dute. Dena dela, CCOOk esan du gaur Enplegu Planaren Negoziazioa on bidean doala eta udazkenerako izatea espero dutela. 74 proposamen egin ditu sindikatuak.
Hobera egin du egoera makroekonomikoak, baina hobekuntza hori ez da somatzen langileen baldintzetan; krisiak gehiengo sozialaren eskubideak eta bizi baldintzak murriztu ostean, egoerak ez du buelta eman eta. CCOO sindikatuak salatu du "desberdintasunak handitu" direla, "prekarietateak gora" egin duela eta taldeko negoziazio "ahultzen ari" dela. Eta, ingurumari horretan egin dizkio 74 proposamenak enplegu planari, sindikatuaren hitzetan, “langabezia egoera ezberdnei erantzun diezaien”.
Talde guztien neurrira
Orain, arte “larrialdi egoerak soilik" kudeatu direla eta hemendik aurrera “talde guztien enplegu baldintzei" heldu behar zaiela uste du sindikatuak: kontratu prekarioei, prestakuntza gutxi dutenen pertsonen egoerari…
Ildo horretan, enpleguaren aldeko politikak “oso zurranak” dira, eta ez dituzte “baldintza pertsonalak” aintzat hartzen, sindikatuaren aburuz.
Proposamenak: orokorrak eta arloka
Besteak beste, industriaren funtzioa indartzea; langabeziaren aurkako plan bereziak; 2020an gutxieneko soldata 1000 eurokoa izatea; estimulurik ez ematea behin behineko kontratazioetarako, kontrataziorako neurriak sustatzea eta ardura social korporatiboa bultzatzea proposatu dute.
Horiek eskari orokorretako batzuk, baina badaude proposamen zehatzak ere: esaterako, langabeen kasuan, orientazio profesionala, lan sustapena eta gizartetaze profesionala batzea edota formakuntza baxua dutenei orientazioa ematea; gazteen arloan, atzerritik itzultzeko planak nahi dituzte; eta, azkenik, emakumeei dagokienez, berdintasunaren aldeko legea betetzeko kontrola eskatu du sindikatuak.
Udazkenerako prest
Nafarroako gobernuak positiboki jasi ditu proposamenak, CCOOek esan duenez, baina negoziazioa nahi baino gehiago luzatzen ari dela onartu du. Enplegu plana udazkenerako onartu dezaketeela jakinarazi dute.