Gizarte arduraz jokatuko duen parlamentua lortze bidean, hainbat neurri aurkeztu ditu Ainhoa Aznarez ganberako presidenteak, Nafarroako Parlamentuaren Jasangarritasunerako Diagnostikoa oinarri: jasangarritasuna bermatzeko urratsak eginen dituzte; "hartzaile taldeari egokitutako komunikazio plana" idatziko dute; "klausula sozialak" jarriko dituzte; parte hartzea sustatuko dute, "jada martxan dauden tresnak ezagutzera emanez"; "barne kultura arduratsua" izanen da nagusi, eta "etika kodea" edukiko dute politikariek.
Gizarte arduraren auziaz
Baina zer da gizarte arduraz jokatzea? Gizarte arduraz jokatzea da, legediaz harago, gizartearen onerako jardutea, ingurumenean ahalik eta eragin negatibo txikiena izanda, eta gizartean ahalik eta ongizate handiena sortuz. Eta hori nola egin jakiteko Nafarroako Parlamentuaren Jasangarritasunerako Diagnostikoa emaitzak aurkeztu ditu gaur, Nafarroako Parlamentuak berak, gizarte ardura hiru espurrutan aztertuta: gardentasunean eta gobernu onean; barne kultura arduratsuan eta kudeaketa publiko iraunkorrean. Orain, analisia izanda, aplikazioaren garaia da, hobetzeko ikusi dituzten arlo horiek fintzeko garaia.
"Eredu irekiagoa, gardenagoa, arduratsuagoa eta jasangarriagoa" lortzea da asmoa. Diagnostioak proposaturiko neurriak “mugarriak” izan daitezkeela ziurtatudu Ainhoa Aznarez presidenteak. Proposamenak martxan jartzeko gehienez ere 18 hilabeteko epea aurreikusi dute.