‘Terrorismoaren ezereza Altsasun’, izenburu hori jarri dio Baltasar Garzon epaile izandako eta egun jurista denak. El Pais egunkarian iritzi artikulua irakur daiteke gaur. Altsasuko gertakarien inguruan ari da Garzon artikuluan.
Fiskaltzak 375 urteko espetxe zigorra eskatzea “terrorismoa desnaturalizatzea” dela esaten du, hasteko. Uste du, bakea lortzea zaila izan dela, urte askotako borrokaren emaitza eta denona dela ardura bake hori mantentzekoa.
Artikulu horretan, gogoan hartzen du urriaren 14ko goizaldean gertatutakoa. Hala deskribatzen du: “Guardia Zibileko bi kideri, tenientea bata eta agentea bestea, eta euren bikotekideei eraso egin zieten. Taberna batean ziren. Irainak, kolpeak eta orkatila bihurritu bat izan ziren tartean.
Alde Hemendik mugimendua, Adminstiaren aldeko mugimendua, Ospa mugimendua… aipatzen ditu Garzonek. Baita beste zenbait datu ere: 2011an utzi zuela jarduera armatua ETAk adibidez eta Altsasukoa iaz izan zela.
Altsasukoa “ekintza terroristatzat hartzea juridikoki funtsik gabea” dela nabarmendu du jarraian Garzonek. Carmen Lamela epailearen arrazoiak terrorismotzat hartzeko Altsasun gertatutakoa “oso ahulak” direla dio epaile ohiak: “Altsasun gertatutakoa “giro” baten baitan kokatzen du eta “giro” esatea oso anbiguoa da baita Garzonentzat ere. Giroaz hitz egiten du eta ez urriaren 14 hartan gertatutakoaz. Horrez gain, herritarrez osatutako taldeez ere hitz egiten du Lamela epailean Garzonen iritzi artikulu horretan ageri denez: Alde Hemendik mugimendua aipatzen du Lamela epaileak, “talde terrorista gisa hartze du Alde Hemendik” kontuan hartu gabe adibidez, kanpaina hori ETAk bultzatu zuela eta beste kolektibo batzuek garatu zutela, baina, hutsean geratu zirela ETAk bere jarduera armatua utzi zuelarik. Hitz horiek egin ditu Garzonek.
Ospa mugimenduari, terrorismaorekin loturiko talde gisa hartzea, epaileak eta fiskalak egin duten moduan, inplikatuko luke Kode Penaleko 373 artikuluan jasotzen dena betetzea, terrorismoaren xedeak zeintzuk diren biltzen ditu artikulu horiek, eta Garzonen ustez ez da halakorik betetzen Altsasuko kasuan. Ezta zirkustantzialki ere. Anekdota judiziala litzateke aurretik esandako guztia, ez balitz, hiru gazte espetxean daudelako eta eurentzat espetxe zigor astronomikoak eskatzen dituztelako. Eta hori ere, iritzi artikuluan jaso du Baltasar Garzonek.
Larriena da, gaineratzen du legelariak, Auzitegi Gorenak disparate juridiko hori geldiarazi ez izana da. Eta orain are larriagoa bilakatu dela fiskalaren zigor eskaerari erreparatuta: juridikoki neurrigabea eta politikoki logika kriminala duena. Garzonek gaineratu du ezin dela frogratu Alde Hemendik mugimenduaren, Altsasuko auzian dauden gazteen eta ETAren artean erlaziorik dagoela.
Iritzi artikulu horretan, El Pais egunkariak gaur argitaratu duen horretan datu gehiago ematen ditu Baltasar Garzonek, baina laburbilduz, horixe da dioena. Altsasuko gazteen kasuan ez dagoela terrorismo deliturik, halakorik ezin dela frogatu eta zigor eskaerak astronimokoak direla.
Aipatuko dugu, Baltasar Garzon epaile izan zela eta 'Dena da ETA' teoria erabili zuela kasu askotan. Besteak beste, Egin egunkariaren itxiera agindu zuen.