Amaia Izko: "Fiskalaren eskaera astakeria da; onartezina dela adieraztea eremu guztietatik egin behar dugu"

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 5a, 09:02

Amaia Izko Altsasuko auziko gazte batzuen defentsa abokatua da. "Astakeria da terrorismotzat hartzea gertaera hura eta astakeria da fiskaltzaren zigor eskaera". Entzun elkarrizketa:

Defentsak orain arteko lanari eusten segituko dio: ETAren estrategiarik ez dagoela liskar horretan, Alde Hemendik dinamikaren ekimena ez zela izan eta 573. artikuluaren pean ezin dela epaitu ez baitzen terrorismoa izan. "Hori guztia defendatzeko frogak, dokumentuak eta lekukoak ditugu", esan du Amaia Izko Altsasuko auziko gazte batzuen abokatuak. 

Fiskaltzak 375 urte eskatu ditu Altsasuko auziko zortzirentzat. Lesio eta mehatxu terroristak leporatu dizkie. Baita talde antolatuan aritzea ere. Zauritutako pertsona bakoitzarengatik hamabina urte eskatu ditu. Zigorra betetzean, bost urtez zaintzapean egotea ere nahi du. Terrorismoa delituak leporatzean, guardia zibilek Altsasun duten «jazarpen eta bazterketa giroa» kontuan hartu behar dela dio auzipetze autoak. Fiskalak azpimarratu du «ETAren estrategiaren parte» dela hori, poliziek Euskal Herritik alde egin dezaten. ETAk bere jarduna amaitu duen arren, horrek indarrean dirauela adierazi du.Azaroan, zortzi gazte atxilotu zituzten, eta haietako hiru espetxean daude oraindik, epaiketaren zain. Elkarrengandik bananduta daude, batez beste Iruñetik 500 bat kilometrora dauden   kartzeletan, eta erregimen gogorrenean.

Aagerraldia

Gaur arratsaldeko zazpietan Altsasun agerraldia eginen dute auzipetuen gurasoek. Iruñean ordu berean elkarretaratzea egiteko deialdia bertan behera utzi dute eta Altsasura, gurasoei babesa ematera joateko deia egiten ari dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!