UPNren "oposizio maltzurraren aurrean", aldaketa "errotuta" dagoela esan du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 4a, 08:07

"Akordioaren, negoziazioaren, hitzarmenaren eta gardentasunaren balioak" mahaiaren gainean jarri direla adierazi du Koldo Martinez parlamentariak bi urteko legealdia baloratzeko prentsaurrekoan.

UPNren "oposizio maltzurraren" aurrean, aldaketa "errotuta" dagoela esan du Geroa Biak, bi urteko legealdiaren balorazio egiteko prentsaurrekoan. Nafarroan, trantsizioa 2015ean hasi zela azpimarratu du Koldo Martinez Geroa Baiko kideak, izan ere, ordura arte ez zen gauzatu, haren ustetan. Aldaketaren gobernutik geroztik, ordea, "akordioaren, negoziazioaren, hitzarmenaren eta gardentasunaren baloreak" mahaiaren gainean jarri dituzte.

Halaber, aldaketa "soseguz" egiten ari dela adierazi du, "lasai, tentuz, eraginkorki, arduratsuki, sozialki eta, aldi berean, sakonki". 

Lau espurreren gerizan

Lortutakoari begira jarri da Geroa Bai. Legealdiaren balorazioa egiteko, lau esparru zehaztu ditu: gizarte politika arloan eta murrizketei aurre egite aldera "lortutakoa", bizikidetza eta eskubideen lorpenean emandako "aurrera pausoak", instituzioen "demokratizazioa" eta azkenik, egungo gobernuaren jarraipen jarduera.

Abidura handiko trena, pitzadura iturri

Abiadura Handiko Trena. Horra legealdiko balorazioa egiterakoan ateratako beste gaietako bat, urak ez baitaude bare. Madrilekin negoziazioak eteteko eskatu zioten gobernua sostengatzen duten taldeek Geroa Bairi. Martinezen, hitzetan, baina, akordio programatikoan dagoen trenaren defentsan baino ez da ari Geroa Bai.

Hain justu, prentsaurrekoa eskaini zuten aurreko astean EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, Abiadura Handiko Trena arbuiatzeko. Martinez kexu azaldu da, haren ustetan, gobernua sostengatzen duten taldeen arteko ezberdintasunak jarraipen batzordean tratatu behar direlako eta ez prentsaurrekoak emanez.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!