Duela bi urte ekin zioten esku hartze sozialaren hitzarmen sektorial bat eratzeko prozesuari eta oraindik ere, horretan dihardute.
Gizarte bazterketa prebenitzea, arintzea edo zuzentzea eta gizarteratze eta parte hartze sozialeko prozesuak sustazea dagozkio esku hartze sozialari. "Feminizatutako" eta "prekarizatutako" sektorea dela esan du LAB sindikatuko esku hartze sozialeko arduradun Unai Garciak.
Enpresentzat, elkarteentzat, fundazioentzat...
Hitzarmena esku hartze sozialaren inguruko jarduerak garatzen dituzten empresa, elkarte, fundazio, zentro, entitate eta antzeko erakundeei aplikatzea nahi dute, baldin eta erakunde horiek publikoak ez badira.
Eta zein kolektiborekin egiten duten lan esku hartze sozialen? Bada, adingabeekin eta gazteekin, genero indarkeriarne biktimekin, arazo ekonomikoak medio baztertuta daudenekin, aterperik gabekoekin, langabeekin, giltzapetuekin, giltzapetu ohiekin…
Gauzak horrela, "aitortza eta baldintza duinak" lortze bidean, hitzarmenaren finkatze prozesuan segiko dutela esan dute sindikatuek.