Frankismoaren esklaboak gogoan

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 8a, 12:25

Frankismoaren esklaboei omenaldia eginen die Memoriaren Bideak taldeak ekainaren 17, larunbaterekin, Igariko portuan, Bidankozeko mendatean, 12:30ean.

Esklabo izan zituzten bi pertsona gonbidatu dituzte: batetik, Luis Ortiz Alfau 100 urteko biztaitarra, Gurseko kontzentrazio esparruan bahitutako borrokalari antifaxista eta Bidankoze eta Errenteria aldean lan behartuak egitera kondenatua izan zena; bestetik, Vicente Lacasia, Burgiko semea, erbestera bitan joan behar izan zuena, eta Kanariar Irletan zein Maroko aldean gatibu eduki zutena.

Bizirik irten ziren bi pertsonen testigantzak, bi borrokalarien hitzak, izanen dituzte Bidankotzen, frankismoak zapaldutako horiek guztiak gogoan.

Esklaboek eginda

Igari eta Bidankotzeko herriak lotzen dituen errepiadearen mendatean izanen da ekitaldia, izan ere, 1939tik 1941era bitartean, 2.4000 antifaxisten eraiki zuten errepide hori, behartutako lanak eginez. Horiei guztiei egin nahi diete omenaldia.

Hiru ardatzen bueltan eraiki dute aurtengo ekitaldia. Lehenik eta behin, Erronkariko eskola instutuaren laguntza izan du Memoriaren Bideakek, kartelaren diseinuan, institutu hori bera gatibualdi espazioa izan zen eta. Bigarrenik, musikak protagonismoa dauka, musikari gazteen eskutik. Hirugarrenik, frankismoak errepresaliatutakoak omentzeaz aparte, garai bateko eta oraingo borroken arteko zubiak eraikitzeko xedez dira Memoriaren Bideakeko kideak, eta, horregatik errefuxiatu eta migratzaileen egoera salatuko dute. Begoña Uhartek, migratzaileak Euskal Herrira etortzen laguntzeagatik atxilotutako ekintzaileak, ere parte hartuko du omenaldian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!