Nafarroako parlamentuko batzordean izan da Sare preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko taldea. Gaixo larri dauden presoen egoeraren berri eman diete alderdi politikoetako ordezkariei. "Euskal Herrian 22 dira gaixotasun larriak izanda ere espetxean segitzen dutenak, horietako hiru Nafarrak dira", nabarmendu dute. "Legea betetzearekin nahikoa litzateke espetxetik atera eta kalean euren gaixotasunei aurre egiteko", esan dute. Konfiantzazko medikuak izatearen garrantzia, euren etxean eritasunari aurre egitea, gertukoenekin... garrantzitsua eta ezinbestekoa dela deritzote. "Espetxeetako lau paretetatik haratago ere segitzen ahal dute zigorra betetzen, badaude formula desberdinak", esan dute. Adibide bat jarri du Euskalerria Irratian Jone Galartza Sareko kideak: "Izan dira kasuak pultsera telematiko baten bitartez pertsona horri jarraimendua egiten segitzeko etxean sendatzeko bidea hartzen duen bitartean".
Larri daude hiru Nafar espetxeetan
Gorka Fraile Badajozeko espetxean larriki gaixorik dagoen preso bat da. Egin zizkioten frogek baieztatu zuten Mingainaren kartzinoma epidermoideoa duela. 2015eko ekainan interbentzio kirurgiko bat egin zioten, lesioaren erresekzioa burutuz. Minbizi guztiek bezalaxe, jarraipen estua behar du bai bere egungo egoerari buruzko garapenari dagokionez eta baita gaitzaren balizko okertzea zaintzeko.
Iñaki Etxeberria "Miopia Handia" izeneko gaixotasuna dauka, eta bi begiak kaltetzen dituzten beste gaixotasun batzuk ere baditu; ikusmenari modu larrian eragiten diotenak. Itsu geratzeko arriskuan dago. Iñaki pairatzen duen patologia delikatua da edozein egoeran, baina zoritxarrez baieztatu da bere egungo bizi baldintzek eta azken espetxe aldaketek beharrezkoa zuen mediku jarraipena eten dutela. Egoera honek une honetan kezkagarria den begi kaltearen progresioa eragin du.
2011ko ekainan, Bihotzeko akutu bat izan ondoren Sevillako Ospitalean Kardiologia Zerbitzuan Esfortzu Froga egin zioten Josetxo Arizkureni eta Kardiopatia iskemiko larria diagnostikatu zioten. Lesioa "Descendente Anterior" koronarioan zegoen eta Stent. Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua eta zorrotza behar dute eta baita egoera egokiena ere gaixotasunaren larritzea eragozteko. Eta are gehiago kasu honetan, non arazoa hain larria izan den.