Nafarroako Unibertsitateetako Udako Ikastaroetan, 32 aukera

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 29a, 08:17

32 ikastaro eskaintzen dira, lau ezagutza-arlo handitan banatuta: osasun zientziak, zientzia esperimentalak, gizarte eta zuzenbide zientziak eta hezkuntza eta giza zientziak. 

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari María Solanak Nafarroako Unibertsitateko Udako Ikastaroen XVII. edizioa aurkeztu du gaur goizean, eta 32 ikastaro eskaintzen dira, lau ezagutza-arlo handitan banatuta: osasun zientziak, zientzia esperimentalak, gizarte eta zuzenbide zientziak eta hezkuntza eta giza zientziak. Kontseilariak Foru Komunitatean antolatzen diren unibertsitateko jarduerarik handiena dela adierazi du.

Ikastaroak ekainean (8), uztailean (4), abuztuan (5) eta irailean (15) izango dira. . Zazpi ikastaro Osasun Zientzien barruan sartzen dira, 3, Zientzia Esperimentaletan, 12, Hezkuntza eta Giza Zientzietan eta, 10, Gizarte eta Zuzenbide Zientzietan.

Landuko diren gaien artean daude: moda eta publizitatea, emakume aitzindariak, gaixotasun arraroak, Done Jakue bide osasuntsua, bizitza eta heriotza arkeologiaren bidez Antzinako Nafarroan, nazioarteko gatazkak edo meteoritoak, esaterako.

Solana kontseilariaz gain, Nafarroako Unibertsitateetako Udako Ikastaroen aurkezpenean beste hauek ere parte hartu dute: Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kiroleko alorreko zinegotzia, Maider Beloki; Tuterako Udaleko lehen alkateordea, José Ángel Andrés; NAUPeko Unibertsitate Proiekziorako eta Erakunde Harremanetarako errektoreordea, Eloísa Ramírez; Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektoreordea, Tomás Gómez-Acebo; Iruñeko UNEDeko Zentro Elkartuko zuzendaria, Carmen Jusué, eta Tuterako UNEDeko Zentro Elkartuko zuzendaria, Luis Jesús Fernández.

Hauxe nabarmendu du kontseilariak: "udako ikastaro hauek Nafarroako Foru Komunitatean antolatzen diren unibertsitateko jarduerarik handienetako batzuk dira, eta helburua da gizarteari mundu akademikoa hurbiltzea, zientziara edo teknikara hurbiltzeko aukera ematen duen programa bat garatuz, eta gaur egungo gizarteko kezkak aztertzea edo Nafarroako kultura-ondarearen ezagutzen murgiltzea". Halaber, gogorarazi du iaz bezala, ikastaro guztiak Hezkuntza departamentuak osorik finantzatzen dituela, eta lau zentroen artean 100.000 euro banatu dituela. "Finantza-konpromiso honek -esan du kontseilariak- unibertsitateko hirugarren jarduera-esparrua, hots, gizarteari ezagutza zabaltzea, erakusteko beharrari erantzuten dio, garrantzitsuak diren beste bi osatzen dituena: irakaskuntza eta ikerketa".

Kontseilariak hauxe nabarmendu du: "Nafarroako Gobernuaren esfortzu hau lau lankidetza-hitzarmenen bidez gauzatuko da, eta horri esker, matrikularen prezioak estandarizatu dira. Bestalde, iaztik merkeagoak ere badira. Horrela, Hezkuntza departamentuak gizarte osoaren gogoeta kolektiboan laguntzeko duen borondate irmoa agertu du". Bestalde, Maria Solanak gogoratu du ikastaroak Nafarroako Gobernuak finantzatzen dituen arren, "gure komunitateko bi unibertsitateen (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea), Iruñeko eta Tuterako UNEDeko bi zentro elkartuen eta Hezkuntza departamentuaren beraren baterako lanaren emaitza" direla.

Eskainitako ikastaroetako batzuk, Nafarroako Gobernuak zahartzeari buruz prestakuntza eta hezkuntza bultzatzeko helburuarekin sustatutako 2017-2012 Nafarroako zahartze aktiboaren eta osasungarriaren aldeko estrategiaren barruan daude.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak Iruñeko Udalari Condestable Jauregia lagatzea eskertu dio, eta Tuterako Udalari UNEDeko zentroak antolatutako ikastaroetan laguntzea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!