Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eskaintzen duen udako 34 ikastaroko zikloa ekainaren 14an hasiko da, Iruñeko Kondestablearen jauregian, “Gaixotasun arraroak: batzuetan, ikusezin; beste batzuetan, berriz, nabarmenegi” monografikoarekin. Ikastaro guztiak eta horietan izena emateko epeak NUPeko udako ikastaroen webgunean kontsultatu daitezke.
Eskaintza osoa iraila arte gauzatuko da, eta bi taldetan banatuta dago. Alde batetik, hamahiru monografiko daude Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen barnean. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ekimena, erkidegoko bi unibertsitate presentzialekin (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) eta UHUNen Iruñeko eta Tuterako zentro elkartuekin lankidetzan. Kasu honetan, prezioak 15 eurotik 30 eurora bitartekoak dira, baina doako monografikoak ere badaude.
Gainerako ikastaroak berekiak ditu NUPek, eta zenbait toki- eta gizarte-erakunderekin lankidetzan antolatu ditu, gaien araberako hiru multzotan banatuta: Hezkuntzaren eta Giza Zientzien Eskola, Zientzia Sozial eta Juridikoen Eskola eta Zientzia Esperimentalen Eskola. Kasu honetan, prezioak 10 eurotik 50 eurora bitartekoak dira, eta doako monografikoak ere badaude.
Ikastaro-eskaintza osoa
Ikastaro hauek osatzen dute Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen eskaintza: “Nazioarteko gatazkak, lurra eta baliabide naturalak. Instituzioek eta herritarrek jarduteko aukerak” (ekainaren 26an eta 27an); “Esperientziatik arinkeriara: politikaren ikuspegi soziologiko bat” (uztailaren 20an eta 21ean), “Esku-hartze sozialaren ikuspuntu berria: haurren eskubideak eta prebentzioa” (irailaren 5ean eta 6an), “Ekologia: sua erabiltzen jakitea suteak saihesteko” (irailaren 6an eta 7an) eta “Erronka berriak laneko berdintasunaren esparruan, Berdintasunari buruzko Lege Organikoa onetsi eta hamar urte geroago” (irailaren 21ean eta 22an). Guztiak Iruñeko Kondestablearen jauregian egingo dira, ekologiari buruzkoa izan ezik, Bertizko jaurerrian izango baita.
Horiez gain, ikastaro hauek ere eskainiko dira: “Santiago Bide osasungarria” (zenbait herritan, ekainaren 19tik uztailaren 3ra); “Nola sortu ideia berritzaileak? Desing Thinking lantegia” (uztailaren 27an eta 28an, Kondestablearen jauregian), “Parkinsona duen gaixoari ulertzea eta laguntzea” (abuztuaren 7tik 11ra, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean), “Mindfullnessa, hurbiltze teoriko eta praktikoa” (abuztuaren 21ean eta 22an, NAPIn), “Haurren errehabilitazioa, uretako terapiak eta kirol egokitua” (irailaren 1etik 3ra, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean), “Kontzientziarako hurbilketa espiritualtasunaren eta meditazio-praktikaren bidez” (abuztuaren 28tik irailaren 1era, NUPen) eta “Meteoritoak: espazioko harriak baino askoz gehiago” (irailaren 18tik 21era, Iruñeko Planetarioan).
NUPeko ikastaroak
Bestalde, NUPek antolatutako ikastaroak jakintza-arloen (gaien) arabera daude antolatuta. Hala, Zientzia Sozial eta Juridikoen Eskolan eskaintzen dira “Sanferminetako zuzenbidea” (uztailaren 3an eta 4an) eta “Giza Eskubideen babesaren inboluzioa” (irailaren 25ean eta 26an), biak Iruñeko Kondestablearen jauregian.
Zientzia Esperimentalen Eskolari dagokionez, ikastaro hauek antolatu dira: “Eraiki ezazu zeure FPV lasterketa-dronea” (uztailaren 17tik abuztuaren 4ra, NUPen), “Zuhaitz-ipuinak: basoek esaten eta ezkutatzen digutena” (irailaren 4an eta 5ean, Bertizko Jaurerrian, “Zientzia-istorioen kontalaria: jakintza zabaltzeko gaitasunen hobekuntza” (irailaren 11tik 14ra, NUPen eta Planetarioan); “Ogi-mamiak, zientzia eta izarrak Uxuen” (data zehazteko dago, Perseiden garaian, Uxueko parrokia-etxean); “Zer eskaintzen digu agroekologiak?” (irailaren 28, 29 eta 30ean, Lodosako Kultura Etxean), “Marie Curie eta bere jaiotzaren 150. urteurrena” (irailaren 29an eta 30ean, Iruñeko Planetarioan) eta “Biohondakinen konpostaren erabilera” (irailaren 30ean, Berako Udaleko kultura-aretoan).
Giza eta Gizarte Zientzietako monografikoak
Beste alde batetik, Giza eta Gizarte Zientzien inguruko ikastaroen artean daude “Komunalen itzulera. Historia eta esperientzia naturaren erabileran” (ekainaren 27, 28 eta 29an, Lakuntzako Udaleko kultura-aretoan), “Psikomotrizitate-joera berriak: teoriatik praktikara” (abuztuaren 31tik irailaren 4ra, Zizur Nagusian), “Iraganarekin hizketan: Uxueko historia eta ondare historikoa” (data zehazteko dago), “Historia ikastea: bide-jokoek ikasgelak hartu dituzte” (haur eta helduentzako hiri-kanpaldia, abuztuaren 30ean eta irailaren 1ean eta 4an, NUPen eta Kondestablearen jauregian), “Nafarroako abesbatza-musika: diziplinarteko ekarpena” (irailaren 30ean, Nafarroako Museoan) eta “Ondarea eta paisaia” (irailaren 26tik 29ra, Kondestablearen jauregian).
Osasunari dagokionez, ikastaro hauek eskainiko dira: “Pelbis-zorua zaintzeko estrategiak eguneroko bizitzan” (abuztuaren 7tik 11ra, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean), “Bizkarrezurreko patologia: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora” (abuztuaren 29an eta 31n eta 5ean eta 7an, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean hura ere), “Gazteak eta substantzien kontsumoa” (irailaren 21ean eta 22an,Tafallako Kultura Etxean) eta “Euskara-gaztelania haur elebidunen eta haur eleanitzen ezohiko hizkuntza-garapenaren inguruko lan-ildoak” (irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Berako Udaleko kultura-aretoan).