Herriak 'eremu mistotik' atera ahal izatea zalantzan jarri du Arartekoak

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 24a, 09:52

Zizurko Zendeak 'eremu ez euskaldunera' pasatzeko eskariaren harira Arartekoak egindako azken txostenean, azken hitza parlamentuarena dela esan eta "atzarapausoak" ez emateko  aholkatu du.

Euskararen Foru Legeak, Espainiako konstituzioak eta Europako Hizkuntza Gutxituen Kartak babesten dute herriak 'zonalde ez euskaldunetik' 'eremu mistora' pasatzea, Arartekoaren irudiko, izan ere, "euskararen sustapenean" laguntzen dute. Ez, ordea, kontrako bidea: 'eremu mistotik' ateratzea, alegia, 'zonalde ez euskaldunera' jotzea, behin eremu mistoan egon eta gero -UPNren agindupean dagoen Zizurko Zendearen eskaria da hori-. Beraz, azken hitza Nafarroako Parlamentuak duela esan du, ohartarazpena eginda dena dela: "etzarapausoak" ez emateko aholkatu du, "eskubideen murrizketa" bailitzake.

Lauko gobernuak eskatu zion Arartekoari Zizurko Zendearen kasua ikertzeko eta, horri erantzunez, 'eremu mistora' sartuko diren herrien kasuistika aztertzeko eskatu zion UPNk. 

Eskubideak ematea edo galtzea ez da gauza bera

Erregionalisten estrategiak, baina, ez die fruiturik eman, maiatzaren 31n Euskararen Foru Legea berritzen dutenean, Arartekoaren txostena izanen duelako gobernuak, babesa adierazten. 

Kasuen artean dagoen ezberdintasuna izan ditu hizpide Javier Eneriz Nafarroako Arartekoak: nabarmendu duenez, sartzeko eskaera egin duten udalerriek herritarren profilaren aldaketari erantzunez egin dute, azken 30 urteotako eboluzioari men eginez eta, gainera, askotariko alderdiak egonda agintean; Zizurko Zendean, UPNk egin zuen maniobra, bakar-bakarrik, azken orduan eta zendea osatzen duten zortzi kontzejuetako zazpi kontra egonik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!