Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

Euskalerria Irratia 2017-05-16 11:57   Euskara  Nafarroa

Lankidetza-proiektua aurkeztu dute gaur PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.

Interneten ere, lehen hitza euskaraz
Koldo Tellitu (Ikastolen elkartea); Eneko Astigarraga (Codesyntax); Josu Waliño (PuntuEUS) eta Paul Bilbao (Kontseilua). | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko internauten %3-5 inguruk bakarrik dauka euskara zehaztuta nabigazio-hizkuntza bezala. 

Euskaraz nabigatu ezean, webguneak garatzen dituztenek ez dute euskara kontuan hartuko, eta, beraz, ez da euskarazko edukirik izango.  

Horregatik, nabigatzaileak eta mugikorrak euskaraz jartzeko kanpaina abiatuko dute aipatutako erakundeek. Adaketa errazteko bi baliabide sortu dira: automatikoki nabigatzailea euskaratzen duen plugina eta telefono mugikorra euskaratzen duen aplikazioa, mugikorrak onartzen duen kasuetan. 

Bestetik, webguneen arduardunei ere euskara lehenesteko deia egin diete sustatzaileek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa