Ona izan da Aste Santua akanpalekuetarako: %85eko betetzea izanda, iaz baino hamar puntu goitik ibili dira, Nafarroan.
Bungalow eskaintza izan da arrakasta handiena izan duena, ia-ia %100ean egon dira beteta; partzelak, aldiz, %70ean baino ez dira bete.
Kanpinetako Enpresarien Elkarteko Federazioko presidente Ana Beriainek esan du datuak "lan urte gogorretako emaitza" direla: "Krisian asko sufritu badugu ere, enpresari askok inbertsio garrantzitsuak egin dituzte, azpiegiturak hobetzeko".