Mursego eta Harkaitz Cano, gaur, Kondestablen

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 22a, 08:23
Argazkia: Mursego eta Harkaitz Canoren 'Porto' lanaren uneetako bat.

Porto poesia errezitaldia eskainiko dute bi sortzaileek, gaur, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30ean, Kondestable jauregian.

Spoken poetry eta abestien nahas-mahasa da Porto emanaldia, Maite Arroitajauregi 'Mursego' eta Harkaitz Canoren arteko elkarlanaren emaitza. 

"Porto, ardoa aitzaki hartuta, egungo bizimoduari buruzko ikuspegi lirikoa eta umoretsua eskaini nahi duen ikuskizuna da; horretarako, Fernando Pessoa, Charles Baudelaire, Rafa Berrio eta beste egile batzuen poemak eta abestiak ehotzen ditu ex profeso egindako beste konposizioekin batera, Mursego musikariak duen ahalmen inprobisatzaileaz lagundurik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!