Emakumeen presentzia "bermatzeko" maketa lehiaketa antolatu du Hatortxuk

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 13a, 08:59

"Emakumeek oholtza gainean duten presentzia sustatzeko" sortu dute Lilaketa lehiaketa. Parte hartzen duten taldekideen erdiak emakumezkoa izan behar du.

"Aspaldiko arazoa da musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak", esan dute Hatortxu Rockeko antolatzaileek, eta "emakumeen presentzia sustatzeko" Lilaketa maketa lehiaketa muntatu dute.

Helburu, nagusia, antolatzaileen irudiko: "emakumeek oholtza gainean duten presentzia sustatzea da, emakumeek osatutako musika taldeak eta emakume musikariak bultzatu asmoz".

Lilaketan parte hartu ahal izateko, taldeko partaideen emakume kopurua taldeko partaide guztien erdia izanen da, gutxienez. Era berean, "emakumeen presentzia handiagoak balorazio positiboa ekarriko du".

"Emakumeen indarra"

"Ezin dugu ahaztu ere Hatortxu Rock antolatzearen zergatia. Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen egoera oraindik ere oso larria da, eta guk, etxerako bide hori eraikitzeko lanetan, gure aletxoa musikaren bitartez jartzen dugu. Borroka honetan indar guztien beharra dugu. Eta indar guztiak aipatzen ditugunean, guztiak dira. Horregatik emakumeen indarra oholtza gainean ere egotea ezinbestekoa dugu". Horra Hatortxu Rock-ek kaleratutako oharra.

Irailaren 1era arte eman dezaketa izana, Euskal Herri osoko taldeek, info@hatortxurock.eus helbidera haien lanak bidalita. Hatortxu Rockeko antolakuntzak hiru finalistak aukeratuko ditu eta hauen arteko finala zuzeneko emanaldi batean eginen dute. Irabazleak antolakuntzak erabakitako estudio batean maketa grabatzeko aukera izanen du, baita 500 euroko saria ere.

Hatortxuren webgunean daude aurkezteko oinarriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!