Udaberriko eskaintza zabaldu du UEUk; orotara, hamabost ikastaro emanen ditu, otsailetik maiatzera bitarte. "Zabala" da eta "anitza" da prestaturikoa. Adimen emozionala, euskal mitologia, sormen lantegiak eta beste antolatu dituzte.
"UEUren on-line pedagogia eredua pertsonengan oinarritzen da. Ikasleak eurak dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ardatz eta baliabide teknologikoak pertsonen zerbitzurako garatzen dira. Baliabide teknologiko horien atzean adituak daude, ikasleek irakasleekin harreman zuzena dute eta irakasleek ikasleari ezagutza erakitzeko bitartekoak eskaintzen dizkiete". Era horretan definitu du UEUk haren eskaintza.
Sareko eskaintza:
- Euskal Mitologia: kultura ondarea.
- Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez.
- Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS).
- Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan.
- Sormen laborategia. (Erdi presentziala)
Ikasgelako eskaintza:
- Adimen emozionala. (IRUÑEA)
- Adingabeak eta internet: arriskuak eta nortasun digitala. (EIBAR)
- Argazkigintza digitala: zure reflex kamera ezagutzen. (IRUÑEA)
- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia.(EIBAR)
- Bulba duten mutilak eta zakila duten neskak, haurren eta gazteen artean. (IRUÑEA)
- Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen. (GASTEIZ)
- Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. (EIBAR)
- HTML aurkezpenak egiten Reveal.js plataformarekin. (EIBAR)
- Psikomotrizitatea, mugimendu eta joku librea. (IRUÑEA)
- TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra. (EIBAR)