Hainbat altsasuarrek militar taldea ikusi dute. Goraino kargatutako 15eko talde bat Sakanako autodibdeko (A-10) zubia pasatu eta zelaietarantz jo du. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak baieztatu dio Guaixe Sakanako aldizkariari "eskualdean ariketa militarrak" egiten ari direla. Gaineratu dutenez, ariketa horiek "dagokion unitatearen instrukzio programaren barruan daude". Militarrak Sakanan ariketak egin zituzten azken aldia 2015eko irailaren 15ean izan zen. Orduan Lakuntzara autobusez iritsi eta handik Aralar aldera jo zuten.Duela bi hilabete, berriz, Leitzan, Larraunen eta Lekunberrin ikusi zituzten. Apirilean ere aritu ziren maniobratan Leitzan.