Altsasuko gazteek espetxean segituko duten aztertuko du Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 19a, 09:34
Jende katea eginen dute Altsasun eta auzipetuen etxebizitzak lotuko dituzte elkartasunez. Arg: @hitzondo

> Behin behineko espetxealdiaren aurkako apelazioa aurkeztu dute kartzelan dauden zazpi gazteek.
> Jende katea eginen dute Altsasun bihar hamaika auzipetuen etxean elkartuz elkartasuna helarazteko.
> Epailearen aurrean deklaratuko dute gazteek bihar. 

Auzitegi Nazioalean gaur izanen da egun erabakiorretako bat: Altsasuko gertaeren ondorioz espetxean diren zazpi gazteek eskatu dute apelazio bidez behin behineko espetxealdia amai dadila. Carmen Lamela epailea ari da auzia segitzen baina apelazioaren erabakia Zuzenbide Penaleko Salak hartu beharko du. Auzian dauden bederatzi gazteen artean zazpi daude kartzelan joan den azaroaren 14az geroztik. Altsasun, urriaren 15ean goizaldeko laurak inguruan izan ziren liskarren ostean "terrorismo delitua" egozten diete. 

Carmen Lamela epailearen aurretik pasako dira bihar espetxean diren zazpi gazteak eta beste lau. Herritarrek deialdia egin dute giza katea osatzeko protesta moduan: hamaika auzipetuen etxebizitzak lotuko dituzte jende katearen bitartez elkartasuna helarazi nahian. 20:00etan Iortia plazan hasiko da ekimena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!