"D ereduaren zabalpena arrakastatsua izan da; arrakasta da nafar guztiek eskubide berak izatea. Zabaldu da eskubide hori, ez baitugu ahaztu behar eskubide bat dela. D eredua jarri dugu Nafarroa osoan, eta orain libreki gurasoek hautatu ahal dute nahi dutena", ahoan bilorik gabe solas egin du Mendozak, D ereduaren zabalpenaren harira jasotako kritikei erantzunez. Testuingurua ezagutzen duela ere nabarmendu du: "Aintzat hartu behar dugu, Nafarroako toki batzuk nolakoak diren ezagututa, nobedade oso bitxia izan dela -D eredua-. Horregatik, gobernutik gizarteratu behar dugu euskara guztiona dela".
"Aintzat hartu behar dugu, Nafarroako toki batzuk nolakoak diren ezagututa, nobedade oso bitxia izan dela -D eredua-. Horregatik, gobernutik gizarteratu behar dugu euskara guztiona dela".
Nafarroan umeen %17k ikasten dute euskaraz. Zifra apala ote denentz hizpide hartu du kontseilariak. "Kontuan hartu behar dugu azken erabakia gurasoena dela. Zurrunbilo bat dago, eta ematen du haurrak D ereduan sartzea ez dela bakarrik apustu hezitzaile bat, baizik politiko bat, eta hori bereizi behar dugu".
"Ematen du haurrak D ereduan sartzea ez dela bakarrik apustu hezitzaile bat, baizik politiko bat, eta hori bereizi behar dugu"
Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa. Hori izan da Hezkuntza saileko leitmotiv-etako bat aurten. "Behar genituen tutoreak euskarazko adarretan plaza huts pila dagoelako. Erdarazko ereduetan, superabita izanen dugu hemendik bi urteetara. Jendeak, batzuek nahita, nahastu egin dute gaia".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!