Gerra garaian ez da erraz maitatzen

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 14a, 11:51
Argfazkia: Eskutitzak antzezlaneko antzezleak.

1936ko gerran kokatutako Eskutitzak antzezlana taularatuko dute asteazkenean, Nafarroako Antzerki Eskolan, antzerki aroa zikloaren baitan, 20:00etan.

Iruña kultura da webgunean irakur daiteke obraren sinopsia.

Azkoitia,1936ko uztaila. Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute elkarrekin egotea?

Haren aitonak eta amonak elkarri bidalitako eskutitzak aurkitu, eta ezagutzen ez zuen istorio bat deskubritu du Itziar Eliasek, ikuskizunaren egileak. Abiapuntua benetako istorio bat izan bada ere, garai hartako beste hainbat istorio ezagutu dituzte sortzaileek, eta haiekin osatu dute obraren muina. Horretarako, dokumentazio lan itzela egin dute. Hala, hainbat istorio ezagututa osatu dute bat eta bakarra: Eskutitzak.

Sarrerak salgai

Itziar Elias eta Izaskun Arandia dira egileak. Antzezleak: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Josean Bengoetxea, Olatz Beobide, Aione Sedane eta Iosu Florentino. Zuzendari lanetan, aldiz, Izaskun Arandia ibili da.

Zortzi eurotan saltzen dituzte sarrerak, bost eurotan ikastetxeentzat.

Izar films eta Itzel Antzerkia konpainien lana da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!