Broken Brothers, ildoa landuz

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 15a, 08:54

The Broken Brothers Brass Bandek aurki karrikaratuko du disko berria: Lan ildoa. Aurrerapen bideoa dagoeneko ikusgai da.

The Broken Brothers Brass Band taldeak aurki karrikaratuko du disko berria. Udan, jo eta ke aritu dira grabazio lanetan Barañaingo La Nabe-n, Sutraian Record-sen eskutik. Orduan grabaturiko irudiekin bideoa osatu dute Xabier Apestegik, Alvaro Arnaizek eta Xabi Maeztuk. Taldearen hirugarren diskoa izanen da.

Taldea 2006an sortu zuten, eta tartean Amama Luisa Brass Band-eko zenbait kide daude. Besteak beste, Euskalerria Irratiko lagun eta kolaboratzaile fin bi: Ion Celestino eta Gorka Gaztanbide. Celestinok urtetan Hau ez da euskal musika saioa egin du FM 91.4an, eta kolaborazio gogoangarriak egin ditu Metropoli Forala saioan, besteak beste, mainstream izateko sortu arren azkenean underground samar suertatu zen garai bateko euskal musikaren inguruan: Ez dok amairuk isilarazitako txanpoliñ txikia.

The Broken Brothers Brass Bandek Euskalerria Irratiaren lizentzia festan jo zuten, irailaren 30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!