'Non dago eguzkilorea?' dokumentala aurkeztu du Baztan ikastolak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 14a, 13:16
Argazkia: 'Non dago eguzkilorea?' filmearen estrenaldia Iruñeko Planetarioan.

Iruñeko Planetarioan eman dute estreinakoz eta bertan egonen da ikusgai, euskaraz zein gaztelaniaz.

Miren Karmele Gomezek zuzendu du 27 minutuko sorkuntza. Marrazki bizidunak gidatutako lanean, zientzia eta euskal mitologia dira ardatzak.

Haurrei begira sortu dute argumentua: eguzkilore bat galdu da Baztanen, eta, aurkitzeko bidean, makina bat pertsonaia mitologiko azalduko dira.

 

Astearte arratsaldean estreinatu zen Iruñeko Planetarioan Non dago Eguzkilorea?, Planetarioak eta Nafarroa Oinezek elkarlanean sortutako haurrentzako filmea.

Euskal mitología eta zientzia elkartzen dira animazio pelikula honetan.

Miren Karmele Gomez, Baztan Ikastolako ikasle ohia eta Planetarioko Izar Eskolako arduraduna izan da filmearen zuzendaria eta marrazki zein gidoiaren egilea.

 

Gaurtik aitzin pelikula ikusgai izanen da euskaraz nahiz gaztelaniaz publiko orokorrarentzat, Iruñeko

Planetarioko publikoari eskaintzen den programazioaren baitan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!