Donostiatik Iruñera zikloa medio, Golem Baiona aretoan eskainiko dituzte jaialdian sona izan duten bost lan, astelehenetik ostiralera, saio banatan. Emanaldi guztiak 20etan izanen dira.
Filmak, egunez egun
Astelehenean bertan emanen dute Amama, tradizioaren eta modernitatearen gaiak jorratzen dituen obra.
Asteartean, Nanni Morettiren Mia Madre izanen da. Cannesen estreinatu zuten lana eta Zineldiak Perlak sailean txertatu. Familia du ardatz.
Asteazkenean, historiaren barrunbeetan murgiltzen den Mountain May Depart jarriko dute ikusgai. Jia Zhang-Ke zuzendariaren lana da.
Ostegunean, Zinemaldian gehien bozkatu duten filma izango da: Nuestra hermana pequeña, Hirokazu Kore-Edak osatutako familiaren inguruko erretratua.
Ostiralean, azkenik, Santigo Mitreren Paulina sorkuntza argentinarra egonen da pantaila handian. Konpromiso politikoaren eta koherentziaren inguruan mintzo da.
Bertsio originalean izanen dira lan guztiak, azpitituluekin.