Torturaren aurrean beste aldera begiratzea leporatu diete epaile, komunikabide, politikari eta auzi medikuei. "Nazkatuta gaude, ikusirik nolako arinkeriaz tratatzen den tortura eta nola jartzen den zalantzan modu sistematikoan erabiltzen dela", salatu du Josu Zabala senitartekoak. Urratsak egitera deitu dute inkomunikazioarekin amaitzeko eta torturari aurre egiteko. Azken urteetan Nafarroan poliziaren jazarpena, tortura eta kartzela jasan duten hainbat gazteren gurasoek egin dute eskaera, bereziki politikariei.
"Gazteria kriminalizatzea dute helburu, eta Auzitegi Nazionaleko epaileak sistema bidegabe baten tresna dira", kritikatu dute gurasoek. Zigor kondenarik ez dutela onartzen diote eta politikariei eskatu diete urrats bat emateko, inkomunikazioarekin amaitzeko eta torturari aurre egiteko, Estrasburgoko protokoloa ezarriz.