Nafarroako Gobernuak 25.000 euro emanen ditu frankismoaren biktimen gorpuzkiak exhumatzeko

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 6a, 20:24
Aranzadiko kidea indusketa lanak egiten Antsoaingo Ezkaba mendian (Nafarroa), artxiboko irudi batean. Lander Fernandez de Arroiabe / Argazki Press

Biktimen ondorengoek, udalek, eta memoria historiko eta fusilatuen senitarteen elkarteek eskatu ahal izanen dituzte laguntza hauek. Guztira, 25.000 euro izanen dira 2015 urterako.

Nafarroan frankismo aldian desgartutako herritarren gorpuzkiak bilatzeko, lurpetik ateratzeko, lekuz aldatzeko eta ehorzteko diru laguntzak onartu ditu Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernuaren ordezkari Javier Morrasen esanetan, "aurrerapauso bat" dira onartutako laguntzak . Azpimarratu duenez, biktima nafarrak aitortu eta horiei erreparazioa emateko indarrean dagoen foru legea betetzeko ahalegin handia egin dute, kontuan harturik.aurrekontu luzatuetan horretarako diru partidarik ez dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!