Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa ekainaren 7an eginen dute

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 6a, 09:31

28. martxa izanen da, herritarren segurtasunaren alde eta Bardeako tiro poligonoa mantentzeko erabiltzen den dirua gastu sozialetara bideratzeko eskatuko dute.

Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako Batzarrak antolatu du XVIII. martxa Bardeako tiro eremua desegiteko eskaera egin eta NATOren azpiegitura militar hori ixteko eskatzeko. “Krisiak areagotu egin du Bardeako tiro poligonoa eraisteko eskaeraren garrantzia”, hala nabarmendu dute agerraldian Milagros Rubiok eta Marisa Marquesek Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako Batzarreko kideek. Gastu militarren auziak ere kezka sortzen du: Diru hori gizarte gaietara bideratzeko eskatu dute batzarreko bozeramaileek. “Krisi ekonomikoari kudeaketa negargarria gehitu behar zaio, zerbitzu publikoetan egindako murrizketak eta oinarrizko eskubideen galerak ahaztu gabe”, ohartarazi dute.

Bardearen inguruko herrietarako industria sustatzea eta lanpostuak sortzea litzateke aukerarik onena martxaren deitzaileen ustez. 1951. urtean zabaldu zuten Bardeako tiro eremua. Geroztik, NATOko hamaika hegazkinek baliatu dute bonbardatzeko. Rubiok nabarmendu du Espainiako armadak urtero egiten dituela ariketa militarrak benetako munizioarekin. "Urteotako guztietako bonbardaketek tiro eremuaren inguruan bizi garenontzat zer-nolako ondorioak izan ditzaketen ez dago argi, ez baitugu batere informaziorik jasotzen". Rubiok erantsi du tiro eremuak hartzen duen tokia Biosferaren Erreserba badela, bai eta Naturgunea ere.

Ekainaren 7an protesta

Goizeko 11:30etan elkarretaratzea eginen du Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako Batzarrak Agilaresen eta 12:00etan tiro poligonoraino eginen dute martxa. Komunitatea irakurri eta bazkari autogestionatua eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!