Uharteko Abaco jatetxeak hirugarren aldiz irabazi du Pintxoaren Astea

Euskalerria Irratia 2015ko api. 22a, 20:53

Bigarren saria Tuterako “El Patio de Remigio” jatetxearentzat izan da eta hirugarrena “La Barra del Melbourne” tabernarentzat.  

“Street food” izeneko pintxoa izan da sariduna Nafarroako Pintxoaren Astearen XVIIgarren edizioan. Beste alde batetik Iruñeko Udalak Burgalés tabernari ibilbide profesional onenaren sario eman dio, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza sailaren “Reyno de navarra” saria La Capilla taberna jatetxearentzat izan da eta Ardoaren trataera onenari emaniko saria Uharteko Don Carlos hotelak eraman du.

Beste sari batzuk izan dira: Uztarketa onenari emaniko Marco Real saria Iruñeko Las migas gastro-tabernarentzat, Martiko saria Garesko Gares jatetxarentzat eta Reyno Gourmet saria Iruñeko Moka tabernarentzat. Pintxo osasuntsuenaren saria Tuterako El Patio de Remigio-rentzat izan da, berrikuntza teknikoren saria La Capilla-rentzat, Gaztelulekun saria Abaco-ko Jesús Iñigorentzat eta kalitatea eta bezeroari arreta onenaren saria Obas tabernarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!