Nafarroako administrazioko langileen %70 emakumezkoak dira; zuzendaritza postuetan herena baino ez

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 13a, 12:00

Nafarroako Hitza

Berdintasun irizpidea ezartzeko plana jarri du abian Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernuko zuzendaritza postuetan emakumezkoak dira %35, hau da, 10etik 3. baino ez dira emakumeak goi postu horietan. Gainerako administrazio publikoko jardunetan eurak dira gehiengo, %70. Zerbitzu zuzendaritzan, zuzendaritza orokorretan eta kontseilari postuetan gizonezkoen presentzia da nabarmenena, 10etik 7 dira gizonak. Dena dela, datu horiek sektore pribatuarekin alderatuta zertxobait berdinduago daude: arlo pribatuan zuzendaritza postuetan emakumeen %30 daude. Gainera aldi baterako langileen artean goi kargua duten langileen artean, politikarien kasuan adibidez, %40 emakumezkoak dira. 

Administrazioan Berdintasun irizpidea txertatu nahi du aurten Nafarroako Gobernuak. Horretarako, lehenbizi egoeraren diagnosia egin du ikerketa baten bidez eta hortik jaso ditu datu guzti horiek. Orain, Gobernuak aurrera eramanen duen ezein ekimenetarako, lehenbizi kontuan hartuko ditu generoaren perspektiba batetik diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa. "Nafarroako Gobernuak martxan jartzen dituen ekimenetan berdintasun parametroa agerikoa izatea nahi dugu, hau da, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko oreka izatea", hala nabarmendu du Teresa Nagore Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari gerenteak. 

Planak 12 helburu zehatz ditu eta guztira 252 ekintza. 71 kide aritu dira plana egituratzen eta eurak izanen dira plana betetzen dela ziurtatuko dutenak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!