Twitterreko hari batek hartu zuen lehengoan nire arreta. Irakasle batek bere ustez ikasleei irakatsi bahar zitzaizkien baloreak zerrendatu eta azaldu zituen, hala nola, enpatia, ontasuna, altruismoa eta beste hainbat. Hark zioen sinplekeri bat lirudikela, oso oinarrizkoak diren balioak baitira, baina ezinbestekoak direla gizarteak aurrera egiteko.
Oso modu goxoan azaldu zituen, eta horregatik gustatu zitzaidan haria, beste hainbat ezaguarri aipa daitezkeen arren. Pentsatzen dut ere harremanak oso bestelakoak liratekela guztiok balio horiek berdin ulertuko bagenitu, horien irisgarritasuna norberaren balio etikoek baldintzatzen baitute.
Hau da, pertsona eredugarri batek izan beharko lituzkeen balio horiek guztiek oinarri izanen dute ideologia bat, edo gehiago, beharbada. Gizartearen enpatia espektroa, esaterako, gizakietara mugatzen da gehienetan, gainontzeko animaliak kanpo utziz, eta hori egoki irudituko zaigu edo ez oinarri dugu sistema etikoaren arabera. Askotan aipatu ohi den gizarte aurreratuago horren bidean balioez berez hausnartu beharko genuke.