Hura ere kantuan aipatzen dut

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2025ko ots. 4a, 19:12

1916ko Aste Sainduko Dunblingo matxinadaren ondotik, haren protagonistak exekutarazi zituen gobernu britainiarrak. Gizon horien heriotzak asaldatuta idatzi zuen William Butler Yeats poetak bere testu famatuenetarik bat, Aste Saindua 1916 izenekoa; poema horretan, bertzeak bertze gizon bat aipatzen du, poetak bereziki maite ez zuena, eta azaltzen du zergatik ez zuen maite: “min emana zion / begiko dudan jendeari”. Eta segitzen du Yeatsek: “Halere, hura ere kantuan aipatzen dut; / hark ere bere rola abandonatu du / badaezpadako komedia honetan; / hura ere arras aldatu da, / eraldatua da arruntean”. 
Ingelesen basakeriak denak aldatu eta batu gaitu, dio Yeatsek, mixeria pertsonalak alde batera utzita.
Oraingoz AEBn ikusten ari garen baina fitekara Europara ere ailegatuko den espektakuluak gogora ekarri dit poeta irlandarraren testua. Hedatzen ari den basakeriak bat egitera eraman beharko gintuzke, batzen gaituena bilatzera eta bereizten gaituena baztertzera. Zeren hedatzen ari den izugarrikeriak baliteke gaur talde jakin bat edo bertzea paratzea jomugan, baina ezin dugu esperatu gure txanda izan artio faxismo berriaren kontra egiteko. Bertzenaz, gure txanda inoiz ailegatuko ez balitz ere, barbarie berriaren parte izanen baikinateke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!