Paris 365 berriz arduratuko da Atarrabiako San And

Erabiltzailearen aurpegia Paris 365 2015ko api. 13a, 14:28

Paris 365 berriz arduratuko da Atarrabiako San Andres Errotako ostelaritza zerbitzuaz Paris 365 berriz arduratzen ari da, pasaden den apirilaren 2az geroztik, Atarrabiako San Andres errotako ostalaritza zerbitzuaz, hau da, Iruñerriko Mankomunitateko gune ludiko-didaktiko eder honetaz. Gizakia Herritar fundazioaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen arteko itun honek helburu bikoitza du. Alde batetik, ostalaritza zerbitzuaren ustiapenak Paris 365 jantoki solidarioa finantzatzen lagunduko du. Bestetik, lana emanen du hiru laguni aurtengo apiriletik irailera bitarte. Asko dira naturgune hartara hurbiltzen diren familia, turista eta kuadrillak. Hemendik aurrera, errota zahar honen instalazioak bisitatu eta ezaugarriez jabetu ez ezik, Paris 365ek bere kargu hartutako terrazaz gozatzeko aukera izanen dugu denok. Ostalaritza zerbitzuak edari hotzak, kafeak, infusioak eta izozkiak emanen ditu, baita pintxo sorta zabala ere eta txigorki sail ederra ere. Gainera, enkargatuz gero, hamarretakoak, bazkariak, meriendak eta afariak emanen dira (urtebetetzea, festak...) 20 lagunetik gorako taldeentzat. Bestetik, maiatzetik aurrera, dohainik, kultur jarduera eta emanaldiez gozatzeko aukera izanen dugu. Ostegunetan eta asteburuetan, kontzertuak izanen dira, DJ-saioak eta musika, chill out, produktu-kartak, haurrentzako tailerrak, proiekzioak... Ordutegiak - Apirila eta Maiatzan bukatu arte: larunbat eta igandeetan, 11etatik 21ak arte (maiatzaren 1a barne). - Ekainetik Urrira (sanferminetan izan ezik, itxita egonen baita), astelehenetik ostiralera, 17etatik 23ak arte. Larunbatetan, 10:30etik 23ak arte; eta igandeetan, 10:30etik 21:30 arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!