Kamishibai saioa, Etxabakoizko liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko urr. 22a, 08:45

Argazkia: Kamishibaiaren adibide bat. / wikipedia.org

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: tartean, errabiaren kontrako txertatze kanpaina eta ironman-aren inguruko hitzaldia daude.

Gaur, ostegunarekin, Etxabakoizko Liburutegi Publikoan, Kamishibai saioa, arratsaldeko seietan. Protagonista, Kyokan. Lau urte baino gehiagoko haurrentzako ikuskizuna, gaztelaniaz eta doan.

Gaur bertan abiatuko da Bertsoaroa 2015 zikloa, Jose Mari Esparzaren hitzaldiarekin: Jota heretikoak: Nafarroako hegoaldeko bertsolaritza. Condestable Civivoxean izanen da, arratsaldeko seietan. Esparzak koplen, bertsoen eta joten arteko harremanak aztertuko ditu.

Mendillorri Civivoxean beste mintzaldi bat izanen da: Beste abentura mota batzuk. Hizlaria, Ana Casares triatleta profesionala. Hizpidea, ironman lasterketak. Ordua, arratsaldeko zazpi eta erdiak. Hizkuntza, gaztelania. Eta sarrera, musu truk.

Bihar, ostiralarekin, Kondestable Jauregian umeentzako tailerra eginen dute, lau urtetik gorako haurrentzat. Bostak eta laurdenetatik zazpiak eta laurdenetara. Izen ematea, bi euroan.

Txakurrak identifikatzeko eta errabiaren kontrako txertatze kanpainak jarri dituzte abian, Animalien Udal Arreta Zentroan. Gaurtik hasita, ostiralera arte. Legeak ezarritako betebeharrak dira biak.  Goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bietara, zabalik.

Udazkena iritsi da Ermitagañako eta Zabalguneko udal azoketara. Larunbatean, ardoa eta perretxikoekin egindako pintxoak dastatzeko aukera, euro batean. 450 errazio banatuko dituzte, hamabietatik aurrera. Bildutako dirua benefizentziarentzat izanen da.

Iruñeko Udalaren kultur agenda helbide elektronikoan jaso nahi izanez gero, eman izena pamplona.es webgunean.  Buletina doan, astero-astero, udal ekimenen, hitzaldien eta kultur ikuskizunen informazioarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!