'Draguifetti'

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2015ko api. 16a, 13:01

Emakume batek confetti eskukada bota dio Mario Draghiri, eta Europako Banku Zentraleko buruak puzkar-butroiak beldurraren beldurrez zikindu dituela pentsatze hutsak barrenak poztu dizkio langile kontzientzia daukan europar orori. Izututa segitu du hala ere.

Langileak.

Zorra erosteaz eta langileak gehiago estutu beharraz hitz egiten segitu du, confettia botatzen ariko balitz bezalax. Nagusi kontzientzia daukalako. Zertan ari den badakielako. Berdin diolako. Hala, bere segurtasuna erosten eta langileonarekin espekulatzen segituko du.

Draghik.

Draguifetti egun ona izan dezazuela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!