Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko eguna izango da biharkoa. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatu du ekitaldia, 18:30ean, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Bazkalorduan ere, baina, izanen da euskaraz bizitzeko nahiaren aldarrikapenik. Julio Soto, Fredi Paia eta Alaia Martin bertsolariek girotutako bazkaria egingo dute, kiroldegiko jatetxean, 14:00etan. Txartelak 25 euroan daude salgai.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.