IRUÑEA. NIK Nafarroako Ingurumen Kudeaketa enpresatik 32 langile kaleratu zituen Nafarroako Gobernuak 2013an. Berriz hartu beharko ditu aurten. Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du enpresan egindako enplegua erregulatzeko espedientea, langileen ordezkariei ez zitzaielako erabakia behar bezala jakinarazi. Epaia irmoa da: "Zeharka izan zuen enpresa batzordeak kaleratzeen berri. CPEN enpresako giza baliabideen zuzendariak bidalitako ohar elektroniko baten bidez jakinarazi zitzaien; ez zuen NIK enpresak egin".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.