Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martínezek esan duenez, Gobernuak iragarri duen Bermatutako Errentaren Foru Legea, “taldeek aldatu dezaketen zirriborro bat da”. Gainera azpimarratu du “hasiera batean 57 milioi euroko aurrekontua” duela, “oso kantitate interesgarria, Gobernu honek baztertze sozialerako arriskuan dauden pertsona eta talde sozialekiko duen konpromisoaren isla”.
Martínezek nabarmendu duenez, zirriborroak “aldaketaren lau indarrek izenpetutako programa akordioak egiten dituen ekarpenak hobetzen ditu”. Geroa Bairen bozeramailearen arabera, “diru-laguntza jasotzeko epe-baldintza urte batetik bi urtetara hedatzen dela da ezberdintasun esanguratsuena, hobekuntza garrantzitsuak eginez, hala nola estalduraren hedatzea, familia prestaziorako kopuru handiagoa, jasotzeko denbora-epea bertan behera uztea, bai eta errenta osoa edo bere zati bat lanarekin bateragarri egin”.
Bozeramaileak ziurtatu duenez zirriborroa “haur-pobreziaren aurkako borrokan funtsezko tresna bat da, bai eta baztertze sozialerako arriskuan dauden taldeei arreta emateko, hala nola 65 urtetik gorako pertsonak eta inmigrante irregularrak”; gainera, “enplegua eta sartze sozio-laborala bultzatzen duela” nabarmendu du.
Azkenik, Koldo Martínezek kritikatu du “UPN, PSN eta PP-k babestutako Erreforma Fiskalak ez duela diru-biltzea 191 milioi eurotan handitu, baizik eta haren erruz 50 milioi gutxiago bildu direla, hutsegite bat dena”. Bestalde, gaineratu du “Erreforma Fiskal horretan, hiru alderdi horiek jaitsitako lanaren atxikipenek 2015eko diru bilketan %2,58ko hazkundea ekarri zuten, gainontzeko zergei zegokienak %6 igo zirelarik”.
Bestalde, nabarmendu du 191 milioi horietatik 26, joko, loteria eta abarretatik datozela, 2014an ez baitzen bildu, eta beste 30 milioi 2015eko ekaineko BEZaren aitorpenari dagokie, 2016ko urtarrilean jaso baitziren.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.