Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren laburpena (2016/02/18)

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 19a, 00:00

Uxue Barkos lehendakariak berriro esan du “Geroa Baik ETArekiko duen jarrera argia” dela. Lehendakariak Ana Beltrán PPNko parlamentariari erantzun dio “ez dezala jendea nahasten saiatu titularra eta eztabaida parlamentari mingarriena bilatzeko bere nahieran”, I-Ek ETAri buruz proposaturiko adierazpen instituzional bati Geroa Bairen ezezko botoa dela eta egindako ahozko galdera batean. Barkosek ziurtatu du Koalizioak “bere baiezko botoarekin” beste deklarazio instituzional bat onartu zuela non “argi eta garbi geratu zen nire taldearen jarrera ETAren terrorismoa dela eta”. "Hura inoiz ukatu ez dugunon gaitzespenak ez du errealitatea salatzeko gutxiago balio” ziurtatu du Lehendakariak, eta PPNri galdegin dio PPko kideen adierazpenak justifikatzen ote dituen, Nafarroan Frankismoak eragindako 3000 fusilatuak direla eta; Manuel González Capón Baraiako (Lugo) alkatearenak adibidez: “heriotza zigorra jaso zutenek merezi zutelako izango zen”.

Bestalde, Uxue Barkosek UPNren galdera bat erantzun du 2016ko aurrekontuetan NUPentzako aurreikusita dagoen dirua dela eta, esanez “Gobernu honek Unibertsitate Publikoa aurreko aurrekontuetan izandako beheratze nabarmenak alderantzikatzen ari dituela”. Barkosek ziurtatu du “unibertsitate publikoa bezalako erakunde batek Gobernu honen aldetik esfortzu gehigarria behar duela”, eta gaineratu du “beste formulen bidez %2ko igoera bezalako esfortzuak” egin direla, “defizitaren gain hartuz aurrekontu zurruntasuna zegoen uneetan eta aurrekontuetatik kanpoko ekimenak  Unibertsitate Publikoa den ondare orokorra sendotzeko”.

Manu Ayerdik bere “kezka” agertu du Garraioaren Hiriko kalteordainetan lurren jabeei eman beharreko 48’3 milioi euroko zorra dela eta. Geroa Bairen galdera bati erantzunez ziurtatu du “helegiterik eta analisi juridikorik zuzenenak planteatuko direla Auzitegi Gorenean arazo honi aurre egiteko”. Bere aldetik, parlamentu taldeko eledun Koldo Martínezek kritikatu duenez, “administraritzak, sektore publikoak, ia 82 milioi galdu ditu, sektore pribatuak 26,5 milioi irabaztea” izanik gai honen ondorioa.

Osoko Bilkurak aurrera egin ahala, Patxi Leuzak Nafarroako Kutxaren Obra Sozialaren ondare artistiko, kultural eta higiezinei buruz ohartarazi du , “ondare katalogoa inbentarioarekin bat al datorren jakin behar dugu, zerbait bidean geratu ote den argitzeko” esan du.

Bestalde, ekonomia lehendakariorde Manu Ayerdik Gamesak Foru Komunitatean egiten duen jardueraren garrantzia azpimarratu du, ziurtuz enpresarekin harremanetan daudela, bai eta Iberdrolarekin ere eta EAEko bere homologoarekin, Arantza Tapia kontseilaria alegia. Enpresa “Nafarroan mantendu behar dela” esanez amaitu du Ayerdik.

Bere aldetik, Hezkuntza Kontseilari José Luis Mendozak ziurtatu du D ereduko eskariari arreta emango zaiola, behin aurre matrikulan zenbat eskabide dauden jakinda, eta modu “zehatzagoan” matrikulatze prozesuak amaitzean. Sarrigurengo Ikastetxe Publikoko D ereduko gurasoen aldetik A eta D eredua eraikin ezberdinetan banatzeko eskaera dela eta, kontseilariak azaldu du departamentuak banaketa egiteko irizpideen gaineko zuzendaritza taldearen, irakasle klaustroaren, eskola kontseiluaren eta Gurasoen Elkartearen iritzia eskatu duela, nahiz eta zehaztu “azken erabakia Hezkuntza Departamentuarena dela”. Azkenik, Mendozak Gobernuak landa eskolekin duen konpromisoa azpimarratu du , “herri txikien biziraupena bermatzen dutenak eta komunitate honen etorkizuna” alegia, hobekuntza ekimen ezberdinak egiten ari baitira.

Bestalde, bi jabeldura eztabaidatu dira, lehena Foru Komunitateko eredu industrial, ekonomiko eta komertzialaren egoerari buruz. Manu Ayerdi kontseilariak erantzun duenez “Nafarroaren lehiakortasun diagnostikoa eguneratu beharra dago” eta agente publiko, enpresa, sindikatu eta ezagutzaren agenteekin elkartuko dela iragarri du “lan proposamen bat jorratzeko”. Gai hau dela eta, Geroa Baiko parlamentari Virginia Alemánek azpimarratu du eredu sozioekonomikoaren berrikusketa horretan “adostasun zabala egon behar duela, akordio zabala” eta “Europan presentzia instituzional handiagoa edukitzearen beharraren garrantzia” azpimarratu du, “europar finantzaketara sarrera edukitzeko lan sareetan eta lan egiteko beste modu batzuk ikasi, Nafarroa bultzatzeko beste aukera batzuk antzemateko”.

Bigarren jabelduran, ondoko Komunitate Autonomoekin aurre ikusten diren politiken inguruan, Koldo Martínezek PPN kritikatu du “EAEren aurkako bere obsesioa dela eta, kezka eta interes berdinak dituen Komunitate anaia besterik ez denean”, eta amaitu du esanez “euskofobiak Banca Cívica Euskal Kutxik gabe eratzea bezalako esperpentoak ekarri zituela, 1000 milioi euroko galerak ekarriz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!