2017/10/28 17:15

'Euskaraz Jolasean' gurasoentzako tailerra

'Euskaraz Jolasean' gurasoentzako tailerra
'Familia + Euskara' ziklo barruan (https://labur.eus/mggh8), tailer hau antolatu du Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak. 0 urtetik 6 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako jolasen ikastaroa (gaztelaniaz eta euskaraz). Gure haurrekin euskaraz jolasteko laguntza eskainiko dugu, baliabide desberdinak erabiliz: euskal kantak, jolasak… Aurreko urtetan mota honetako beste ikastaro batzuk egin dira, baina aurten kanta eta jolas berriak ere jorratuko dira. Haurtzaindegi zerbitzua egonen da, baina plaza kopuru mugatua. Haurtzaindegi zerbitzuan izena emateko 948 012 012 telefonora deitu, urriak 25-30 bitartean. Data: Urriak 31 (asteartea) Ordutegia: 17:15-19:15 Non: Aitzoaingo Kontzeju Etxean Hizkuntza: gaztelania eta euskara ERNE!: Haurtzaindegi zerbitzuaren kopuru mugatua. Zerbitzu honetan izena emateko 948 012 012 telefonora deitu, urriak 25-30 bitartean